IX. Huhezinemara lanak bialtzeko epea zabalik

Bizkaie! 2015-12-16 10:29   Zinemea

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizinoa, 2016ko martiaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoko 14 ikaslek osotzen dabe lan-talde barria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizinoa, 2016ko martiaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoko 14 ikaslek osotzen dabe lan-talde barria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu.

Jaialdiko hiru sailak zabalik dagoz: Sail Ofiziala, Basque Culinary Saila eta MUko Ikasleen Saila. Filmak bialtzeko epea 2016eko zezeilaren 10era arte egongo da zabalik eta dagoeneko konsultatu daitekez sail bakotxaren oinarriak

Aurten hainbat barrikuntza dakarz jaialdiak, berbarako, sariei jagokenez, izan be, Ogeita4 Camera Solution enpreseagaz lortutako akordioari esker, Goiena Sariari hiru egunetarako kamera materiala gehituko jako (1500 euroan balorauta) euskerazko film labur barri baten produkzinorako. Film labur barri hau Huhezinema 2017an aurkeztuko da.

Beste alde batetik, Vertigo saria berreskuratuko da, produkzinorako edo banaketarako diru-laguntzino publikorik jaso ez dauen lan onena saritzeko. Sari honen epaimahaikideak MUko Ikus-entzunezko graduko ikasleak izango dira.

Horrezaz gan, Basque Culinary Lehiaketea indarbarrituta dator Huhezinemaren bederatzigarren edizinoan; pasa dan urtean zinema ikasleei baino ez egoan bideratuta eta aurten, barriz, Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango dau.

Lanak aurkezteko plataforma barria be abiarazo dabe, aurten lanak Festhome plataformearen bitartez aurkeztu daitekez, eta baita Movibeta bidez be, aurreko urteetan legez.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu