'Dragoi Bola Z: F berpiztua', euskeraz
2015-11-06 11:22 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Dragoi Bola Z: F berpiztua, Frankiziako pelikularik errentagarrienaren euskerazko bersinoa ikusteko aukerea izango da astegoien honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema-aretoetan: Barakaldon, Cinesa; Errenterian, Niessen; Donostian, Antiguo Berrin eta Irunen, Ocine. Zemendiaren 20an, barriz, Derion ikusteko aukerea izango da eta leitekeena da zinema-areto gehiago batzea.
Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Frankiziako pelikularik errentagarrienaren euskerazko bersinoa ikusteko aukerea izango da astegoien honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema-aretoetan. Hain zuzen be, jarraian zehaztutakoetan ikusteko aukerea izango da: Barakaldon, Cinesa; Errenterian, Niessen; Donostian, Antiguo Berrin eta Irunen, Ocine. Zemendiaren 20an, barriz, Derion ikusteko aukerea izango da eta leitekeena da zinema-areto gehiago batzea.
Kontuak kontu, film luze japoniarrak Sorbet eta Tagomaren ibilerak kontetan ditu. Horreek biak, Frizer enperadorearen armadea hondatutakoan bizirik geratutako bi kide dira eta lurrera datoz. Dragoi bolak erabilteko asmoa dabe espazioko gaizkilea berpiztu eta haren inperioa berreregiteko, Son Goku menperatuz. Baina hau, Vegetagaz batera, Bills eta Whisekin entrenetan dabilz, eta itzuli bitartean, Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste hainbat lagunek egin beharko deutsee aurre inbaditzaileei.
Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Eusko Jaurlaritzeak ume eta gazteentzako euskerazko filmen eskaintzea zabaltzea dau helburu. Zineuskadi irabazi-asmorik bako alkartea da eta kide fundatzaileen artean dagoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi alkarteak: IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia eta Euskal Filmategia erakundeak ditu bazkide.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa emotea dau helburu nagusi eta, esangura horretan, enpresei eta profesionalei laguntzinoa eskaintzen deutse nazino, Europa eta nazinoarte mailan garatu eta zabaldu daitezan.
Horrez gain, sare profesionalen sorkuntzarako sustapena eta laguntzinoa kontuan hartzen dira, baita aniztasunaren eta Europako ondare zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren babesa be, beren-beregi jagonez eremu urriko hizkuntzetako produkzinoei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!