Zemendiaren 6tik 7ra, 24 Ordu Digitalean Elorrion
2015-11-02 14:26 BarriakZemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Izenak berak dakarrenez, Arriolako X. Film Laburren Lehiaketan lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek.
Ohikoa dan legez, zemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Izenak berak dakarrenez, Arriolako X. Film Laburren Lehiaketan lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek.
Filmak euskarri digitalean eskatu ditue antolatzaileek, .avi, konpresino barik edo .mov,( H264 o MP4), konpresino barik 16:9 formatoan, 4:3 formatoan aurkezten bada banda baltza gehitu beharko jako. Emizino formatoa 16:9 izango da.
Kontuak kontu, film laburren emonaldiak zemendiaren 7an, gaueko 22:00etan izango dira. Emonaldia amaitu eta sari banaketeari ekingo deutsie.
24 Ordu Digitalean - Sariak:
Sari nagusia: 700€
I. Finalistea: 500€
II. Finalistea: 500€
Izena emoteko eta informazino gehiago: 24ordu@arriolaka.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!