II. Mendi Short film labur amateurren lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 15ean amaituko da

Bizkaie! 2015-10-20 12:20   Zinemea

Bilbao Mendi Film Festival Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak zortzigarren edizinoa izango dau aurten, abenduaren 11tik 20ra, Bizkaiko uriburuan, eta bigarren urtez antolatuko dau Mendi Short film labur amateurren lehiaketea, profesionalak ez diran bideo sortzaileen talentua sustatzeko.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, lehiaketea nazinoarte mailakoa da eta, Bilbao Mendi Film Festival lez, mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskaladea, abenturako kirolak, eskia, ekologia, ingurumena, etnografía eta abar. Lanek bost minutuko iraupena izango dabe gehienez, 2015ean egindakoak izan beharko dabe, eta aurkezteko epea zemendiaren 15ean amaituko da.

Ikus-entzunezko sektoreko profesional ospetsuek osotutako epaimahaiak abenduaren 5ean jakinarazoko dau bere erabagia, eta lan irabazlea Bilboko BBK aretoan proiektauko da, Bilbao Mendi Film Festivaleko lehenengo astegoienean.

Horrezaz gan, Mendi Short lehiaketan parte hartzen dabenek dobako sarrerea izango dabe Bilbao Mendi Film Festivalean antolatuko diran Mendi Talks jardunaldietarako. Mendi Talks formakuntza eta dibulgazino saio bereziak dira, eta ikus-entzunezko sektorean ospetsuak diran nazinoarteko profesionalek berbaldiak eskainiko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu