Erronk@rterri lehiaketea martxan da, gazteak euskerara eta teknologia barrietara hurreratzeko
2015-10-20 10:20Enkarterriko Mankomunidadeak eta Balmasedako Udaleko Euskera Sailak antolatzen dabe urtero Erronk@rterri, aurten hirugarrenez. Ginkana erako lehiaketa horretan, eskualdeko gazteek parte hartu leikee. Sare sozialen eta interneteko aplikazinoen bidezko probak egin behar ditue lehiakideek, euskeraz. Holan, teknologia barrien munduan gazteak euskeraz berba egitera animau nahi ditue.
Enkarterriko Mankomunidadeak eta Balmasedako Udaleko Euskera Sailak antolatzen dabe urtero Erronk@rterri, aurten hirugarrenez. Ginkana erako lehiaketa horretan, eskualdeko gazteek parte hartu leikee. Sare sozialen eta interneteko aplikazinoen bidezko probak egin behar ditue lehiakideek, euskeraz. Holan, teknologia barrien munduan gazteak euskeraz berba egitera animau nahi ditue.
Teknologia barriek eta sare sozialek gazteen bizimoduan daukien pisua ikusita, euskeraz dagozan aplikazinoak ezagutzera emotea garrantzitsua dala uste dau Enkarterriko Mankomunidadeak. Holan, Erronk@rterriko probetan, euskerazko jokuak eta baliabideak erabili beharko ditue. Euskal tribiala, Hitzapasa, Euskalapps eta Klikasi, besteak beste. Ganera, parte-hartzaileen arteko komunikazinoa sare sozialen bidez egingo da, euskeraz.
Ginkaneak bost proba izango ditu. Proba bakotxari urtenbidea topetako hamar eguneko epea eukiko dabe parte-hartzaileek. Lehenengo probea sare sozialetan ipini dabe antolatzaileek dagoeneko. Euskal tribialean partidatxua jokatu beharko dabe lehiakideek. Hurrengo probearen barri urriaren 29an emongo dabe. Bost probak egiten dituenen artean, multiabenturako ekintzaz betetako eguna pasetako saria zotz egingo dabe.
Erronk@rterrin taldeka zein bakarka emon leiteke izena. Lehiakideek eurek aukeratuko dabe ze sare sozialen bidez jaso nahi daben proben barri. Sari banaketea abenduaren 3an egingo da, Euskerearen Nazinoarteko Egunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!