Arthitz topaketeak artea, literaturea, musikea eta jantzea batuko ditu zapatuan Arantzazun
2015-10-16 10:41Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Mikel Laboa Katedreak, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazinoak arte, literatura, musika eta jantza topaketea antolatu dabe Arantzazuko Gandiaga Topagunean zapatuan, urriaren 17an, Arthitz izenburupean. Jarduerearen hizkuntzea euskerea izango da eta sarrerea librea, jesarleku guztiak bete arte.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Mikel Laboa Katedreak, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazinoak arte, literatura, musika eta jantza topaketea antolatu dabe Arantzazuko Gandiaga Topagunean zapatuan, urriaren 17an, Arthitz izenburupean. Jarduerearen hizkuntzea euskerea izango da eta sarrerea librea, jesarleku guztiak bete arte.
Ekitaldiaren aurkezpenean izan dira Juan Kruz Igerabide (Mikel Laboa Katedrea), Koldobika Jauregi (Ur Mara Alkartea) eta Juan Biain (Arantzazu Gaur Fundazinoa).
Topaketan izango dira Anjel Lertxundi eta Antton Valverde berbak eta musikea buztartuz, existentziaren poz eta minen eta bizitearen misterioari buruzko gogoeta batzuk jorratzeko Hatsik gabe, huts; nola deitu materia ez denari emonaldiagaz.
Beste alde batetik, Kukai jantza taldeak Hazipenaren pozak ikuskizuna eskainiko dau.
Azkenik, Koldobika Jauregi eskultoreak, Susana Cencillo akordeoilariak eta Hilario Rodero perkusionisteak Genesia performance musikatua egingo dabe
Arantzazuko ingurumenean udagoienaren arnasa barruratuz, inguruan begiak gozau ahala norberaren barrura begira jarteko be aukerea bultzatu nahi da ekimen honen bitartez, arte adierazpenaren modu ugari alkarregaz harremanetan jarriz. Ingurua jantzan, orbela airez aire, eta barruan existentziaren ibaia bare-bare, azaldu dabe aurkezpenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!