Zientzialariak eta DBHko ikasleak alkarregaz berbetan Bilbon, Top@dipc topaketan

Bizkaie! 2015-10-15 14:31

Urriaren 20an Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 315 ikasle eta irakaslek goi mailako zientzialari eta ikerlariakaz berba egiteko aukerea eukiko dabe, Top@dipc Zientziarekin Solasean! topaketan. Ekimenaren zazpigarren aldia izango dan hori Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da. Donostia International Physics Centerrek antolatzen dau.

Urriaren 20an Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 330 ikasle eta irakaslek goi mailako zientzialari eta ikerlariakaz berba egiteko aukerea eukiko dabe, Top@dipc Zientziarekin Solasean! topaketan. Ekimenaren zazpigarren aldia izango dan hori Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da. Donostia International Physics Centerrek antolatzen dau.

Hitzordua 10:30ean ipini dabe, urriaren 20an, martitzena. Hiru ordu inguruko topaketea izango da. Lehenik eta behin, konbidautako zientzialariek euren ibilbideari buruz egingo dabe berba eta, ondoren, ikasleek eurek galderak egingo deutsez zientzialariei. Topaketea aberasteko asmoz, galderarik onena sarituko da, Telefonica sariaren bidez. Galderarik burutsuena, interesgarriena edo barritzaileena egiten dauen ikasleak jasoko dau saria.

Top@dipc-ko edizino honetan, nazinoarteko entzutea lortu daben zientzialari bi egongo dira Bilbon. Batetik, David Wineland estadubatuarra. Fisikaria da bera eta argiaren eta materiaren arteko alkarrekintzea ikertzen dau eta Nobel Saria emon eutsien 2012an. Bestetik, Rafael Yuste espainiarrak garuna eta neuronak aztertzen ditu. Moderatzaile lana Pedro Miguel Etxenike zientzialari nafar ezagunak egingo dau.

Topaketearen helburu nagusia da, gazteen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoetarako bokazinoa sortzea eta zientziak daukan garrantzia zabaltzea. Guztira, 315 ikasle batuko dira Bilbon, 63 ikastetxetakoak. Euskampus, EHUren Nazinoarteko Bikaintasun Kanpusaren barruan antolatzen da ekimena, 2009tik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu