Danetariko ikuskizunak urriaren 23ra arte, Santutxuko Udaltegi barrian
2015-10-14 12:06Bilboko Udalak auzo-etxe edo udaltegi barria inaugurau dau asteon, Santutxu auzoko herritarrei zerbitzua emoteko. Orain arte, Txurdinagako Udaltegira joan behar izan dabe auzotarrek. Remigio Gandasegi kaleko auzo-etxe barriari hasiera bikaina emoteko, jarduera moltsoa eratu dabe, urriaren 14tik 23ra arte. Berbaldiak, zinemea, magia, kontzertuak eta abar programau ditue.
Bilboko Udalak auzo-etxe edo udaltegi barria inaugurau dau asteon, Santutxu auzoko herritarrei zerbitzua emoteko. Orain arte, Txurdinagako Udaltegira joan behar izan dabe auzotarrek. Remigio Gandasegi kaleko auzo-etxe barriari hasiera bikaina emoteko, jarduera moltsoa eratu dabe, urriaren 14tik 23ra arte. Berbaldiak, zinemea, magia, kontzertuak eta abar programau ditue.
Santutxuko Udaltegiaren inaugurazino-ekitaldi ofiziala urriaren 13an izan bada be, aurretik be zerbitzu batzuk martxan egon dira. Esate baterako, edadetuentzako gimnasia ikastaroak lehengo astean hasi ziran. Udaltegietan era askotako zerbitzuak emoten dira, gizarte eta kultura arlokoak eta udal tramite batzuk egiteko be balio dabe.
Santutxukoagaz, 25 udaltegi dagoz Bilbon. Remigio Gandasegi kalean dago auzo-etxe barria, Santa Martako eskilaretan, metroko geltokiaren albo-alboan. Orain dala gitxira arte, Karmelo Ikastolak erabilten izan dau lokala, ikasle gazteenak hartzeko. Behin ikastolea Larreagaburura aldatuta, Udalak lekua euki dau udaltegia zabaltzeko. Santutxuko merkaduaren zati bat be hartu dau gune barriak.
Udaltegiak 800 metro koadro ditu, solairu bitan. Aretoak, gimnasia-gelea, erakusketetarako eremua, wifi gunea, udal bulego elektronikoa eta abar daukaz. Guztira, 820.000 euroko inbersinoa egin da lokala egokitzeko. Bilboko Udaleko agintariek parte hartu dabe inaugurazino-ekitaldian, Juan Mari Aburto alkatea buru.
Santutxuko Udaltegiari ondoetorri beroa egiteko, egitarau oparoa preparau dabe egunotarako. Hasteko, urriaren 14an, La maquina de pintar nubes filma proiektauko dabe udaltegiko areto nagusian. Patxo Telleriagaz batera, Aitor Mazok zuzendu eban film hori. Mazo santutxuarra oraintsu hil zan.
Bestetik, abesbatzen kontzertuak be egongo dira, hilaren 15ean eta 22an. Inguruko abesbatza bik parte hartuko dabe, Euskeriak eta Jatorkik. Urriaren 16an, barikua, Imanol Ituño magoaren emonaldia egongo da. Biharamunean, Ganso y Cia konpainiak kale-antzerkia egingo dau, udaltegitik hurreko Karmelo plazan. Programazinoa hilaren 23an amaituko da, Santutxuren historiari eskainitako saio bikotxagaz. Lehenengo, bideoa proiektauko da eta, ondoren, berbaldia emongo dau Eduardo Alonso Olea historialariak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!