Alex Txikonen lantaldeak amaitutzat jo dau 'Thalay Sagar 2015' espedizinoa, gailurrera heldu barik

Bizkaie! 2015-09-21 12:16

Mendizale lemoaztarraren komunikazino taldeak Indiatik jakitera emon dauenez, arazo batzuk tarteko, ezin izan dabe Thalay Sagar mendiaren gailurrera (6.904 m) ailegau eta, beraz, espedizinoaren helburua ez dabe betetzat jo. Halandabe, bide barriak zabaltzea lortu dabe mendi haretan eta 6.000 metrotik gora ibili dira hainbat egunez. Hortaz, gustura geratu dirala zehaztu dabe.

Mendizale lemoaztarraren komunikazino taldeak Indiatik jakitera emon dauenez, arazo batzuk tarteko, ezin izan dabe Thalay Sagar mendiaren gailurrera (6.904 m) ailegau eta, beraz, espedizinoaren helburua ez dabe betetzat jo. Halandabe, bide barriak zabaltzea lortu dabe mendi haretan eta 6.000 metrotik gora ibili dira hainbat egunez. Hortaz, gustura geratu dirala zehaztu dabe.

Sei mendizalek parte hartu dabe 'Thalay Sagar 2015' egitasmoan: Txus Lizarraga, Ekaitz Maiz, Adrian Legarra, Felix Criado, Daniele Nardi eta Alex Txikon bera. Egindako lanagaz pozik bueltau dira baina Thalay Sagarreko gailurrera ezin izan dabenez heldu, ez dabe helburua betetzat jo. Espedizinoaren lorpenik aitagarriena, mendiaren magal baten zabaldutako Askatasun Taupadak bidea izan da.

Mendiaren ipar-mendebaldeko pilarean dago Askatasun Taupadak. Bertan egindako lanaz, hauxe dinoe eskalatzaileek: Eskalada motela izan da, izotz hutsean edo artifizialean ia gehiena. Hatxa kalidade onekoa izan arren, arrakalak izotzez beteta topau doguz. Halandabe, luze bikainak egin ahal izan doguz.

Tontorrerako ahaleginean, arazo bat baino gehiago topau dau Txikonen taldeak. Batetik, nahi baino denpora gehiago behar izan eben Hirugarren Kanpalekurako aurrikusita eukien altuerara heltzeko. Irailaren 11n, offwidh-a oraindino gainditu barik, gaua etorri jakun ganera, azaldu dabe mendizaleek. Ganera, beste ustebako arazo bat be euki eben. Poleakaz motxilak igoten ebilzala, baten heldulekua apurtu egin zan eta mendizale biren materiala galdu eben. Hurrengo egunerako pentsauta geunkan tontor ahalegina zapuztu egin eban horrek, mendizaleek adierazo dabenez.

Lehenengo Kanpalekura bueltau ziran danak eta, atseden egun baten ostean, eguraldi txarragoa etorrela ikusi eben. Espedizinorako baimena be agortzear egoala ikusita, proiektua hantxe amaitzea adostu eben. Gailurrik lortu ez dogun ezkero, helburua ez dogu betetzat joten. Baina egindako lanagaz gustura gagoz, gure onena emon dogu eta Askatasun Taupadak da horren emoitzea, azaldu dabe Txikonek eta bere kideek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu