Gora Ijituak! eta Welcome refugees! oihuak indarrez entzun ziran Iruñeako 11 Kolore Festean

Bizkaie! 2015-09-21 11:21

Pasa dan zapatuan, Gora ijitoak! oihuagaz ekin eutsien aurtengo 11 Tanbor Martxeari Iruñean. Udaletxe plazan jaurti eben txupina ijito herriko ordezkariek eta holan emon eutsien hasierea Aniztasunaren eguneko ekintza nagusiari. EH 11 Kolore ekimenak ijito herria omendu nahi izan dau aurten, gure herrian izandako erresistentzia kulturalaren adibidea diralako eta era berean aniztasunez bete dabelako gure kulturea.

Pasa dan zapatuan, Gora ijitoak! oihuagaz ekin eutsien aurtengo 11 Tanbor Martxeari Iruñean. Udaletxe plazan jaurti eben txupina ijito herriko ordezkariek eta holan emon eutsien hasierea Aniztasunaren eguneko ekintza nagusiari. EH 11 Kolore ekimenak ijito herria omendu nahi izan dau aurten, gure herrian izandako erresistentzia kulturalaren adibidea diralako eta era berean aniztasunez bete dabelako gure kulturea. Aurtengo 11 Tanbor Martxearen lemea Ondo etorri errefuxiatuak - Welcome Refugees izan da eta Iruñeako alde zaharreko kaleak girotu ditu musika, jantza, erraldoi, kolore, perkusino eta animazino taldeakaz batera.

Iruñera helduko diran errefuxiatuei aurreratutako ondo etorria egin nahi izan deutsee eta Gora Aniztasuna! lelopeko jaiagaz bat egin dabe uriko alkarte eta eragile askok: EH 11 Kolore, San Zernin eta Alde Zaharreko auzo alkarteek, Aldezar aisialdirako alkarteak, Paris 365 jantoki solidarioak, Kalekalde gazte alkarteak, Iruñerriko Gazte Asanbladak, Nafarroako SOS Arrazakeriak, Jarauta kaleko peña eta tabernen batzordeak eta jatorri desbardinetako Iruñea eta Nafarroako hamaika alkartek: Ekuador, Kolonbia, Bolibia, Venezuela, Argentina, Nigeria, Senegal, Dominikar Errepublika, Nikaragua eta ijito herriko alkarteak besteak beste.

Goizean, umeentzat 11 Tanbor Martxa txikia egin eben: erraldoi txikiek, umetxuen batukadek, peña txikiek eta jatorri eta kultura askotariko neska-mutilek alde zaharra zeharkatu eben. Burubeltz izan zan martxa hau gidatu ebana, 11 koloretako ardia, EH 11 Kolore ekimenaren maskotea eta Euskal Herriko kultur eta jatorri aniztasuna irudikatzen dauen ikurra, hain zuzen. Honegaz batera Zirika Zirkus taldeko Ainhoa pailazoa be bertan izan zan.

Santa Ana plazan, eguerdian eta arrastian, kultura desbardinetako gastronomia probetako aukerea be egon zan, baita flamenko eta beste jantza batzuk ikusteko aukerea be. Jarauta kaleko tabernek be bat egin eben jai egunagaz eta euren lokaletan be kultura desbardinetako jaiak ospatu zituen.

Egun osoko jaia izan da aurtengo 11 Kolore Festa, Iruñeko kultur aniztasuna erakusteko, jatorria edozein izanik be herritar guztien eskubide, aukera eta betebeharrak aldarrikatzeko; topalekua, alkar ezagutzeko eta azken batean bizikidetzea aniztasunean eregiteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu