Paprika Steen aktorea izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko presidentea
2015-09-14 13:58 BarriakZinemaldiko epaimahai ofiziala zazpi kidek osotuko dabe aurten. Eurak arduratuko dira sail ofizialeko filmak aztertu eta saridunak erabagiteaz. Zinemagintzearen alorrean ibilbide oparoa daukie zazpi epaileek. Hain zuzen be, igaz Donostian bertan Zidarrezko Maskorra irabazitako Paprika Steen aktorea izango da epaimahaiburua. Beragaz batera, Nandita Das, Daniel Monzon, Hernan Musaluppi, Julie Salvador, Uberto Pasolini eta Luciano Tovolo egongo dira epaimahaian.
Zinemaldiko epaimahai ofiziala zazpi kidek osotuko dabe aurten. Eurak arduratuko dira sail ofizialeko filmak aztertu eta saridunak erabagiteaz. Zinemagintzearen alorrean ibilbide oparoa daukie zazpi epaileek. Hain zuzen be, igaz Donostian bertan Zidarrezko Maskorra irabazitako Paprika Steen aktorea izango da epaimahaiburua. Beragaz batera, Nandita Das, Daniel Monzon, Hernan Musaluppi, Julie Salvador, Uberto Pasolini eta Luciano Tovoli egongo dira epaimahaian.
Stille hjerte filman egindako lanagaitik, emakumezko aktore onenaren Zidarrezko Maskorra irabazi eban igaz Paprika Steenek. Komedian zein draman ibilitako aktore eskandinaviarra da Steen. 1990eko hamarkadan Dogma mobimentuko kide izan zan eta, harrezkero, genero askotako filmetan parte hartu dau. Zuzendari be ibili izan da.
Nandita Das indiarra be aktorea da. Zineman eta antzerkian eskarmentua dauka eta Indiako hizkuntza ugaritan lan egin dau. Film batzuk be zuzendu ditu. Daniel Monzon, bestalde, zinema-zuzendaria da eta telebistan zinemeari buruzko saioak gidatu zituan sasoi baten.
Hernan Musaluppi argentinarra produktorea da. Ganera, berbaldiak eta ikastaroak emoten ditu herrialde askotan. Julie Salvador frantsesak zinemagintzearen arlo askotan behar egin eban, produkzinoaren munduan sartu zan arte. Gaur egun bere produkzino-etxea zuzentzen dau. Amaitzeko, Uberto Pasolini eta Luciano Tovoli italiarrak egongo dira epaimahaian. Pasolini zuzendari, produktore eta gidoilaria da eta Tovoli, ostera, argazki-zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!