Elias Querejeta zanari buruzko erakusketea ipini dabe Donostiako San Telmo museoan

Bizkaie! 2015-08-27 11:13   Barriak

Zemendiaren 8ra arte bisitau ahal izango da zinemako produktore gipuzkoarrari buruzko erakusketea Donostiako San Telmo museoan. Zuri-baltzezko 80 argazkiren bidez, Querejetaren ibilbide profesionala eta personala, filmak eta sariak azaltzen dira. 60ko hamarkadatik gaur egun arteko irudiak dira. Donostian egon eta gero, erakusketea beste uri batzuetara eroan nahi dabe.

Elias Querejeta produktorea 1943an jaio zan Hernanin eta 2013an hil zan. Haren ibilbide oparoa jasotea da San Telmoko erakusketearen helburua. Aurkezpenean, Donostia 2016 Kultur Uriburuko eta Donostiako Zinemaldiko ordezkariak egon dira, baita Gracia Querejeta alabea be. Pedro Usabiaga argazkilaria da komisarioa.

Guztira, zuri-baltzezko 80 argazki ipini ditue erakusketan, lau bloketan banatuta. Lehenengo bloke bietan, Querejetaren produkzinoen barri emoten da, Francoren sasoian batetik eta 1977tik aurrera bestetik. Beste bloke bietan, Querejetaren bizitza personala erakusten da, Donostiako Zinemaldira joaten zaneko irudiak eta zinemako personaje ospetsuak haren etxera joaten ziranekoak.

Zinemaldiaren harira, San Telmo museora heldu da Elias Querejetari buruzko erakusketea. Zemendiaren 8ra arte egongo da bertan. Zinemearen munduagaz lotuta, Pier Paolo Pasolini zinegileari buruzko erakusketea be badago egunotan San Telmon, irailaren 19ra arte. Museoko arduradunen esanetan, horrek erakusten dau San Telmok aurrerapausua egin dauela, arte tradizional hutsean geratu barik.

Erakusketa hau ibiltaria izatea nahi dabe antolatzaileek. Holan, zemendian Donostiatik kentzen dabenean, Europako beste uri batzuetara eroan nahi leukee. Bereziki, zinema-jaialdiren bat martxan dagoan lekuetara eroan nahi leukeez Querejetaren argazkiak, Montpellier eta Gantera esate baterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu