Lau euskal film estreinauko dira aurten Zinemira atalean
2015-08-25 13:37 BarriakEuskal produkzinoei eskainitako Zinemira atalak zortzi film dakarz aurten Donostiako Zinemaldira. Horreetatik lau mundu mailako estreinaldiak izango dira. Josu Martinezen Gure sorlekuaren bila dokumentala eta Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin film luzea dagoz estreinaldien artean. Era berean, Karmele Soler makilatzaileak Zinemira Saria jasoko dau irailaren 22an, Euskal Zinemaren Galan. Cristina Uriarte sailburuak nabarmendu dau, aurtengo Zinemaldian euskal film asko egotea ez dala kasualidadea, lan onaren emoitzea baino.
Euskal produkzinoei eskainitako Zinemira atalak zortzi film dakarz aurten Donostiako Zinemaldira. Horreetatik lau mundu mailako estreinaldiak izango dira. Josu Martinezen Gure sorlekuaren bila dokumentala eta Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin film luzea dagoz estreinaldien artean. Era berean, Karmele Soler makilatzaileak Zinemira Saria jasoko dau irailaren 22an, Euskal Zinemaren Galan. Cristina Uriarte sailburuak nabarmendu dau, aurtengo Zinemaldian euskal film asko egotea ez dala kasualidadea, lan onaren emoitzea baino.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dabe Zinemira Saila, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Euskal Herrian produzidutako lanen saila da. Aurten, zortzi film luze aukeratu ditue, tartean lau estreinaldi. Irizar Sarirako hautagai izango dira horreek lau estreinaldiak, Zinemaldiko beste sail batzuetan aurkeztuko diran beste pelikula batzukaz batera. Irizar Sarietan, gitxienez produkzinoaren % 20 Euskal Herrikoa daukien filmek jaso leikie.
Orain dala aste batzuk iragarri zanez, Zinemira saileko estreinaldietako bat Lara Izagirre zornotzarraren Un otoño sin Berlin da. Zuzendari bizkaitarraren lehenengo film luzea da. Zeresana eragin dauen beste film bat Josu Martinez bilbotarraren Gure sorlekuaren bila dokumentala da. Euskerazko lehenengo filmaren inguruko lana da hori. Beste alde batetik, Gorka Bilbao Ramosen Jai Alai Blues be Zinemirako estreinaldien artean dago. Zesta-puntearen munduan sartzen da zuzendaria lan horretan. Laugarren estreinaldia P.I. Allergue eta M.M. Ayestaranen Walls izango da.
Beste lau filmek osotuko dabe aurtengo Zinemira saila: District Zero (J. Fdez. Mayoral, P. Tosco, P. Iraburu Allegue), Sanctuaire (O. Masset-Depasse), #Jazzaldia50 (C. Rodriguez) eta Pos eso (S. Orti Marti) dira. Kimuak saileko zazpi film labur be proiektauko dira.
Aurtengo Zinemira Saria Karmele Soler makilatzaileak jasoko dau. Zinemarako makillaje lanak egiten urte asko daroaz eta haren ibilbide oparoa nabarmendu nahi dau Zinemaldiak. 2012an Goya sari bat irabazi eban Solerrek, La piel que habito filmean egindako beharragaitik. Euskal Zinemaren Galan emongo deutsie Zinemira Saria, irailaren 22an, Victoria Eugenia aretoan. Saio horretan egingo dabe Lara Izagirreren pelikulearen premierea.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza sailburuak Donostiako Zinemaldian aurten egongo diran euskal film piloa nabarmendu dau. Bertoko zinemagintzearen osasun onaren adierazle dala azpimarratu dau Uriartek: Ez da kasualidadea, lan onaren emoitzea baino. Bereziki, Amama filma sail ofizialean sartu izana goraipatu dau sailburuak. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak, euskal produkzinoen indarra aitatu dau eta datozan edizinoetan be euskal film asko egotea espero dauela ganeratu dau.
Euskereak lekua izango dau aurtengo Zinemaldian. Zinemaldiko hamar pelikulatan euskerea entzungo da eta beste 25etan euskerazko azpitituluak egongo dira. Horrezaz gan, Belodromoan umeentzako filmak emongo dira, euskerara bikoiztuta.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!