Artxandako funikularrean bisitaldi gidatuak egongo dira irailean, garraiobide horren mendeurrenean

Bizkaie! 2015-08-25 10:22

Aurtengo urrian ehun urte datoz Artxandako funikularra martxan hasi zala. Hori ospatzeko ekintza ugari antolatzen dabil Bilboko Udala eta irailean bisitaldi gidatuak egongo dira, garraiobide berezi horren sekretuak herritarrei ezagutarazoteko. Irailaren 29ra arte, asteko bost egunetan programau ditue bisitaldiok, aurretik erreserbea egiten daben herritarrentzat. Bilbao Izan programearen barruan sartu dabe ekimen barri hau.

Aurtengo urrian ehun urte datoz Artxandako funikularra martxan hasi zala. Hori ospatzeko ekintza ugari antolatzen dabil Bilboko Udala eta irailean bisitaldi gidatuak egongo dira, garraiobide berezi horren sekretuak herritarrei ezagutarazoteko. Irailaren 29ra arte, asteko bost egunetan programau ditue bisitaldiok, aurretik erreserbea egiten daben herritarrentzat. Bilbao Izan programearen barruan sartu dabe ekimen barri hau.

Irailaren 1ean hasita, martitzen, eguazten, eguen, bariku eta zapatuetan egongo dira bisitaldiak astero, irailaren 29ra arte. Euskeraz zein gaztelaniaz entzun ahal izango dira azalpenak. Bilboko Udalak azaldu dauenez, bisitaldi gidatuetan parte hartu nahi daben herritarrek aurretik emon beharko dabe izena. Horretarako, telefono zenbaki bi ipini ditue: 010 herritarrentzako informazino zerbitzuaren telefonoa (Bilbo barrutik deitu ezkero); edo, bestela, 94010010. Bisitaldi bakotxean, gehienez be, 30 persona onartuko ditue.

Bisitaldi bakotxa ordu eta erdikoa izango da. Funikularraren plazan, Bilboko Castaños auzoan, izango da abiapuntua, beheko geltokia han dago eta. Garraiobidearen historia, funtzionamendua, bitxikeriak eta instalazinoak ezagutu ahal izango dira.

Bizkaiko uriburuko ondarea ezagutzera emoten dauen Bilbao Izan programearen barruan sartzen dira Artxandako funikularreko bisitaldi gidatuak. Programa horretan, ehun urte inguru daukien injinerutza lan nabarmenak erakusten dira, Bilboko historiaren zati garrantsitsu baina ezezaguna diralako. Aurretik, Elorrietako punpa-estazinoa, Atxuriko tren-geltokia eta beste hainbat azpiegitura erakutsi ditue.

Artxandako funikularra 1915eko urriaren 7an hasi zan martxan. Sasoi haretako 488.000 pezetako inbersinoa egin zan. Bilboko erdigunea, zehatz Campo Volantin ingurua, Artxandako mendiagaz lotzen dau. Funikularra zabaldu zanetik, Artxanda bilbotarren astialdirako gune bihurtu da eta, ondorioz, era askotako azpiegiturak dagoz edo egon dira han inguruan: Jatetxeak, kiroldegia, irristaketa-pistea eta abar. Ehun urteko ibilbidean eten batzuk euki dituan arren (istripuek edo metereologiak eragindako kalteakaitik), osasuntsu heldu da funikularra mendeurrenera, bidaiari kopuru txukunagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu