Bilboko Konparsetako Kanpaia eta Eulia sarietarako botoa emoteko aukerea zabalik dago
2015-08-24 13:29Bilboko Aste Nagusian, urtero Kanpaia saria emoten deutsie dekorazino onena daukan txosneari. Dekorazino eskasena daukanari, ostera, Eulia saria emoten deutsie. Herritarrek botoa emoteko aukerea daukie dagoeneko, aurtengo izendapenak erabagiteko. Eguazten gauerdira arte emon leiteke botoa, hemen.
Bilboko Aste Nagusian, urtero Kanpaia saria emoten deutsie dekorazino onena daukan txosneari. Dekorazino eskasena daukanari, ostera, Eulia saria emoten deutsie. Herritarrek botoa emoteko aukerea daukie dagoeneko, aurtengo izendapenak erabagitzeko. Eguazten gauerdira arte emon leiteke botoa, hemen.
2007an hasi ziran Bilboko Konparsak Kanpaia eta Eulia sariak banatzen. Dekorazino dotoreena daukan txosneak jasoten dau Kanpaia eta garaikurra txosnan ipinten dau, jaiak amaitu arte. Eulia saria apaingarri eskasenak ipini dituan txosneak jasoten dau eta, lehiaketearen arauen arabera, txosnan ikusteko moduko leku baten ipini behar dau sari hori.
Txosnetako dekorazinoa epaitzeko orduan, konparsa bakotxak daukan edukierea, gaitasuna eta estetikea kontuan hartu behar dira. 2013ra arte, Bilboko Konparsen batzordeak aukeratzen zituan urte bakotxeko sarituak. Igaztik, barriz, herritarrek botoa emoteko aukerea daukie. Aurten, botoa emoteko epea eguazten gauerdian amaituko da.
Igaz, herritarren botoak aintzat hartu ziran lehenengo urtean, Pa...Ya! konparseak irabazi eban Kanpaia saria. Eulia, Irrintzirentzat izan zan. Aurreko urteetan, Hontzak eta Eguzkizaleak nabarmendu dira dekorazino dotoreenetan, Kanpaia hiruna bidar irabazi dabe eta. Eulia saria banatuago dago konparsa gehiagoren artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!