Thalay Sagar hormatzarra (6.904m): Alex Txikonen udako espedizinoa

Bizkaie! 2015-08-24 12:18

Gangotri sagratuan, Garwhal indiarreko Himalaya muturrean, Ganges ibaiaren iturburuan dago 6.904 metroko Thalay Sagar; lehen mailako erronkea da alpinistentzat, eta leku gurtua bertaratzen diran erromesentzat. Hormatzar honen gailurrera heltzea da Alex Txikon buru dauen espedizinoaren helburua; Ekaitz Maiz, Felix Criado, Txus Lizarraga, Adrian Legarra eta Daniele Nardi izango ditu sokakide.

Gangotri sagratuan, Garwhal indiarreko Himalaya muturrean, Ganges ibaiaren iturburuan dago 6.904 metroko Thalay Sagar; lehen mailako erronkea da alpinistentzat, eta leku gurtua bertaratzen diran erromesentzat. Hormatzar honen gailurrera heltzea da Alex Txikon buru dauen espedizinoaren helburua; Ekaitz Maiz, Felix Criado, Txus Lizarraga, Adrian Legarra eta Daniele Nardi izango ditu sokakide.

Taldea abuztuaren 22an heldu zan New Delhira, eta bi edo hiru egunen buruan behe kanpalekura heldu ahal izatea espero dabe. Etxera bueltea iraila erdialderako aurreikusi dabe.

Himalayako Garhwal mendebaldarra izenekoaren barruko mendietako bat da Thalay Sagar, horixe da India iparraldeko Uttarakhand estaduan kokatutako tontor multzoak jasoten dauen izena. Thalay Sagar Gangotri multzoaren barruan dago zehatz, izen bereko glaziarraren inguruko mendietako bat baita. Honen ertz nagusia glaziarraren hegoaldean dago, eta Gaumukh leku hindu sagratutik 10 kilometrora, Bhagirathi ibaiaren iturburuan hain zuzen.

Kedarnath (6.940m) izenekoaren atzetik, Gangotri multzoko bigarren tontorrik altuena da Thalay Sagar. Guztietan deigarriena da, ostera, izotz eta hatxezko piramide erakargarria, oso malkartsua alde guztietan eta, horrenbestez, sano tentagarria hormatzarretan ibilten diran eskalatzaileentzat.

Thalay Sagar mendiaren ipar hormea eskaletea da espedizinoaren helburua, igoerea kapsula estiloan eginez, hau da, horman gora egin eta biziraun ahal izateko beharrezko material guztia eroan beharko dabe aldean: sokak, ganerako materiala, hamakak, janaria, ura, erropea... Espedizinoaren lehenengo fasean hori guztia hormearen behe aldera eroango dabe. Ondoren, eskaleteari ekingo deutsie eta, ondo bidean, 10-12 egunetan heldu daitekez tontorrera.

Thalay Sagar mendiaren ipar hormea 1.400 metro luze da, eta gradu desbardineko zailtasunak ditu izotzean, hatxean eta baita terreno mixtoan be. Goialdean, gainera, arroka hauskorragoa izan daiteke. Sokakideek ez dabe bide jakin bat buruan; nahiago izango dabe erabagiak bertan hartu.

Edozelan be, faktore meteorologikoa baldintza garrantzitsua izango da espedizino honetan, eguraldia oso aldakorra baita inguru haretan: montzoia (eurite garaia, ekatxak altuera garaietan) amaitu barri da, eta irailaren amaieran helduko dira lehenengo edurteak.

Alex Txikonek, bigarrenez, Big Wall edo hormatzar bat aukeratu dau bere udako espedizinorako. Ekaitz Maizekin ibiliko da igaz be ibili zan moduan, eta gainera, Felix Criado, Txus Lizarraga, Adrian Legarra eta Daniele Nardi izango ditue aurten sokakide. Hirunako bi taldetan ibiliko dira lanean.

Txikonek adierazo dauenez, Big Wall batera itzuliko naz bigarrenez udan. Zortzimilakoetatik apur bat urrundu eta mendiazJarduera polita da, ez dauka antz handirik ganerako espedizinoetan egiten dodanagaz; taldeak upealako garrantzia dauka honetan, eta gainera, orain arte ezagutzen ez neban munduko bazter batera eroango nau (Garwhalindiarra), zortzimilakorik ez izateagaitik Himalaiako beste inguru asko baino bakartiagoa. Beraz,gogotsu eta ilusinoz ekingo deutsagu danok erronkeari.

Beste alde batetik, taldeagaz pozik dago Txikon: Talde orekatua osotu dogu. Ekaitz Maizegaz igaz be ibili nintzan Trango torreetan eta, gauzak nahi edo espero lez atera ez ziran arren, jakin badakit eskalatzaile profesionala dala, zehaztasunak zaintzen dituala, eta horrek konfiantza handia transmitiduten dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu