Erdi Aroko eta orain dala 4.000 urteko aztarnak agertu dira Torrentejoko aztarnategian, Araban

Bizkaie! 2015-08-20 12:25

EHUko ikerlariek igaz topau eben Bastida inguruetan Torrentejoko herri zaharraren arrastoa. Aurtengo udan indusketen bigarren kanpainea egin dabe eta balio arkeologiko handiko aztarnak topau ditue. Juan Antonio Quirosek zuzendutako lan-taldeak orain dala 4.000 urteko zeramika zatiak, gizaki formadun nekropolia eta Erdi Aroko etxe baten aztarnak topau ditu. Ebroko haraneko lehenengo gizaki nekazarien bizimodua hobeto ezagutzeko eta Erdi Aroko herritxuen formakuntzaz gehiago jakiteko balioko dau.

Kalkolitikoaren eta Brontze Aroaren arteko sasoiko aztarnak agertu dira Torrentejoko aztarnategian. Zehazki, 4.000 urte inguruko zeramika zatiak dira. Juan Antonio Quirosek azaldu dauenez, Ebroren inguruetara joandako lehenengo herri nekazarien bizimodua ezagutzeko datu baliotsuak emongo ditu horrek, era horretako aztarnategi gitxi dagozalako. Bastidan agertu diran zeramikek marrazkiak daukiez.

Beste alde batetik, Erdi Aroko materiala be topau dabe EHUko ikerlariek. Gizaki itxurako nekropolia eta XI. mendekoa izan leitekean etxe baten aztarnak ekarri ditue argitara. Nekropolia hatxean zulatuta dago eta Torrentejoko gune nagusitik iparraldera agertu da. Etxeari jagokonez, Erdi Aroko jauregi bat izan leiteke, Quirosen lantaldearen ustez, sasoi haretako agirietan badagozalako era horretako eraikinen aitamenak.

Potere feudalaren formakuntzea eta Arabako Errioxan Nafarroako Erresumearen gorakadea ulertzeko datu garrantzitsuak emon ditu Torrentejok. Ganera, mahastiak eskualdean zelan zabaldu ziran hobeto jakiteko be balioko dabe Torrentejoko aztarnek.

Torrentejoko Erdi Aroko herritxua igaz topau eben, baina XI. mendetik badagoz hari buruzko aitamenak. 1075ean, Nafarroako Antso erregeak egindako dohaintza baten aitatzen da, esate baterako. Gaur egun, baina, mahastien artean gordetako ermita erromanikoa izan da zutik geratu dan bakarra. Adituen ustez, 1400. urtetik aurrera Torrentejo bertan behera itxita geratu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu