Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna Zarautzeko Photomuseumen
2015-08-18 11:36Zarautzeko Photomuseumak Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna antolatuko dau urtero legez eguaztenean, abuztuaren 19an, Parisen 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren (dagerrotipoaren) aurkezpena egin zala gogoratuz.
Zarautzeko Photomuseumak Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna antolatuko dau urtero legez eguaztenean, abuztuaren 19an, Parisen 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren (dagerrotipoaren) aurkezpena egin zala gogoratuz.
Photomusumaren arabera, lehen momentutik gizartea Nicéphore Niépce eta Louis-Jacques-Mandé Daguerre ikerlarien aurkikundeak eskaintzen eban laguntzaz eta zituan gaitasunez jaubetu zan. Geroago hobekuntza tekniko desbardinek asmakizun honen garapena nabarmendu eben. Zientziaren eta arteen alorretan bere aplikazinoak asko izan dira eta entzutetsuak.
Ekitaldi honetako programea zenbait ekimenek osotzen dabe: aurreskua, Daguerreren monumentuaren aurrean lore eskaintzea eta bertsolariaren emonaldia. Ondoren Rafael Ruiz Balerdiren Homenaje a Tarzán I. La cazadora inconsciente izenburuko filma eskainiko da. Film honen berezitasuna da zuzenean tinta txinatarrez emulsionau bako zeluloidean marraztuta dagoala. Pelikula hau lehenengoz Bilboko Zinema Dokumentaleko eta Film Laburreko Nazinoarteko XI. Lehiaketan ikusi zan, 1969ko zemendian, zilarrezko Txistu Saria, nazinoarteko film esperimental onenaren saria irabaziz.
Argazkigintzearen nazinoarteko eguneko ekitaldiakaz jarraituz, Luis Gascak, zinema eta komiki arloan adituak, berbaldia emongo dau Tarzán en dibujos izenburupean. Filmaren eta hizlariaren aurkezpena Jose Julian Bakedano zinemaren historiako ikertzaileak egingo dau. Osogarri modura bisitariek aurtengo udan Photomuseumen ikusgai dagoan Argazkigintza komikigintzan erakusketeagaz gozetako aukerea izango dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!