Bilboko Konparsek eta Etorkintza Elkargoak Aste Nagusirako prebentzino programea atondu dabe

Bizkaie! 2015-08-17 13:55

Komunidadea da eragile prebentiborik indartsuena eta eraginkorrena, eta horregaitik komunidadearen inplikazinoa eta parte-hartzea lortzen saiatzen dira bi erakundeak (Bilboko Konparsak eta Etorkintza Elkargoa), proiektuaren alde aktibo izanik eurena sentidu deien eta ez daitezan hartzaile bakarrik izan.

Bilboko Konparsak eta Etorkintza Elkargoa alkarlanean ibili dira Bilboko Aste Nagusirako prebentzino programea atontzen eta alkohol konsumoaren arriskuen ohartarazpenean. Bilboko Konparsek aisialdian eta denpora librean daben eskarmentu zabala eta Etorkintza Elkargoak menpekotasunaren prebentzinoan dauen eskarmentua bateratuz, jaietarako programea diseinau dogu, Aste Nagusiaren idiosinkrasiara moldatuz, azaldu dabe antolatzaileek.

Etorkintza Elkargoa Bilboko irabazi asmorik bako erakundea da, 30 urtetik gora lanean dabilena, prebentzino, arreta eta gizarte inklusinoaren bidez, osasun zein menpekotasun arloetan personen bizi kalidadea hobetzeko asmoagaz.

Drogomenpekotasunen ondorio diran arazoei erantzuna emoteko ohiko egitura sozialean dabil erakundea, prebentzinoa gizarteratuz, aniztasun sozial, kultural eta personalari mesede eginez.

Prebentzinoak arrakastea izan daian norbanakoaren gaitasunak, baliabide personalak eta taldearen ahalmena indartu behar dira, ahal dan neurrian egunerokotasunarari erreparauta eta errealidadea aztertuz.

Komunidadea da eragile prebentiborik indartsuena eta eraginkorrena, eta horregaitik komunidadearen inplikazinoa eta parte-hartzea lortzen saiatzen dira bi erakundeak, proiektuaren alde aktibo izanik eurena sentidu deien eta ez daitezan hartzaile bakarrik izan.

Alkoholaren konsumoa eta jaiegunak eskutik doaz gure gizarte honetako kulturan, besteakaz hartu-emonetan jarteko eta ondo pasetako erabilten da, eta ondo pasetako Aste Nagusia da eszenatokirik aproposena, azaldu dabe.

Halan da be, konsumoaren alde positiboak okerrera egin leike ardurabakokeriaz egiten bada, gehiegi edatearen arriskuak kontuan izaten ez badira, horregaitik informazino objetiboa eskuragarri izatea beharrezkoa ikusten dogu, alde positiboa kontuan izanik, alde negatiboari aurre egiteko, gaineratu dabe.

Aurrean esandakoan oinarrituz Etorkintzak Bilboko Konparsakaz batera material bi atondu ditue:

Noraino heldu nahi dozu? gidan alkohol konsumoaren estadio desbardinak azaltzen dira, beti objetibotasunez, eretxiak alde batera itxita. Gidan gehiegi edatearen arriskuak agertzen dira eta horreek ebitetako eredu batzuk. Txosnatan banatuko dira, Bilboko Aste Nagusiaren omenez formato erakargarrian eta marrazki diseinu esklusiboakaz.

Koma etiliko kasuetan jarraitu beharreko arauen kartelean txosna inguruan gerta daitekeen koma etiliko kasuetan jarraitu beharreko protokoloa agertuko da. Halan da be, konparsatako personei zuzenduta liburuxka zehatzago bat egin jake lehen sorospenetarako, larrialdi kasuetan oinarrituta, koma etiliko, zorabio edo konorte galtze kasuetarako.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu