Zinemako idazketeari buruzko ikastaroa egongo da udagoienean BilbaoArten
2015-08-14 12:06 BarriakPaulino Viota zinegileak gidatuko dau kursoa eta, ganera, idazketa zinematografikoagaz eta Viotaren obreagaz lotutako bestelako jarduera osogarri batzuk be egongo dira, proiekzinoak eta berbaldiak adibidez. Ikastaroa irailaren 15etik zemendiaren 17ra egingo da BilbaoArte Fundazinoaren egoitzan, Urazurrutia kalean. Kursoaren arduradunen esanetan, gidoigintzearen mundura hurreratu nahi dabenetzako ekimen aproposa da, baita zinemea atsegin daben edozeinentzat be.
Paulino Viota zinegileak gidatuko dau kursoa eta, ganera, idazketa zinematografikoagaz eta Viotaren obreagaz lotutako bestelako jarduera osogarri batzuk be egongo dira, proiekzinoak eta berbaldiak adibidez. Ikastaroa irailaren 15etik zemendiaren 17ra egingo da BilbaoArte Fundazinoaren egoitzan, Urazurrutia kalean. Kursoaren arduradunen esanetan, gidoigintzearen mundura hurreratu nahi dabenetzako ekimen aproposa da, baita zinemea atsegin daben edozeinentzat be.
Paulino Viotak eskarmentu handia eta ibilbide luzea dauka Espainiako zinemagintzan. Bere obrea eta lan egiteko modua aztertzeko asmoa dauka BilbaoArtek datozan hileetan eta idazketa zinematografikoko tailerra programa horretako jarduera esanguratsuena da. Halandabe, proiekzinoak be egongo dira eta Manuel Asinek berbaldia eskainiko dau. Asinek ondo ezagutzen dau Viotaren lana, horren banaketearen arduradun izan da eta.
Ikastaroa irailaren 15ean hasiko da eta hamar sesino eukiko ditu, zemendiaren 17ra arte. Ordu biko saioak izango dira, astean behin, normalean martitzen iluntzeetan. Bilbao Arteren egoitzan dagoan Art House Cinema gunean emongo da ikastaroa. Izena emoten dabenek, idazlan batzuk irakurri beharko ditue aurretiaz, kursoaren oinarria izango diralako.
Paulino Viotak berak azaldu dauenez, zinemara egokitutako obra literarioak aztertuko ditue klaseetan, hareen gidoiak aztertu eta zinemako idazketearen giltzarriak arakatzeko asmoz. Teoria eta praktikea buztartzeko asmoz, ikastaroko parte-hartzaile bakotxak gidoi bi egingo dtu amaieran, bata hutsetik sortutako istorio bategaz eta bestea aurretik emondako kontaketa baten ganean eregitakoa.
BilbaoArtek azaldu dauenez, gidoigintzan hasi nahi dauen edonorentzat interesgarria izango da ikastaroa. Ikus-entzunezko literaturearen ofizioan hasi nahi dauen edonorentzat egokia dala ganeratu dau. Euren jarduna aberastu nahi daben profesionalei be zuzenduta dago.
Proiekzino eta berbaldietan parte hartzea librea da, edukierea bete arte. Ikastaroa, baina, ordainpekoa da eta irailaren 15era arteko epea dago izena emoteko. Abuztuaren 20ra arte matrikulea merkeagoa da, BilbaoArtek ohartarazo dauenez. Izena emoteko, hona idatzi behar da: info@bilbaoarte.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!