Argazki lehiaketea martxan ipini dau Areatzako Kultur eta Kirol Batzordeak

Bizkaie! 2015-08-13 14:03

Igaz hasitako ekimena errepetiduko dabe aurten be Arratiako herri horretan. Oraingo honetan, argazki lehiaketearen gaia ura izango da eta, beraz, horregaz lotutako irudiak bialdu beharko ditue parte-hartzaileek, irailaren 3a baino lehen. Irailean bertan, Areatzako Mendi Astea egingo dabe eta bertan emongo dabe irabazlearen barri, jasotako argazkiak erakusteaz gan. Formatu digitaleko argazkiak baino ez ditue onartuko.

Areatzako Kultur eta Kirol Batzordearen argazki lehiaketearen bigarren edizinoan, ura izango da ardatz nagusia. AKKBkoek azaldu dabenez, uragaz lotutako edozein argazki bialdu leiteke, adibidez errekak, hondartzak, ur-jausiak eta abar. Nahi daben guztiek parte hartu leikee lehiaketan, AKKBko bazkide izan zein ez. Hori bai, bakotxak hiru argazki aurkeztu leikez gehienez. Formatu digitalean ataratakoak, norberak egindakoak eta aurretik inoz beste lehiaketa baten saritu bakoak izan beharko dabe.

Argazkiak bialtzeko epea irailaren 3an zarratuko dabe. Epaimahaian lau pertsona egongo dira, hau da, AKKBko kide bi eta argazkigintzako profesional bi. Hiru saridun aukeratuko ditue eta inguruko produktuen otzara bana jasoko dabe.

Areatzako Mendi Astea irailaren 9tik 12ra egingo dabe eta, hitzordu hori aprobetxauta, jentaurrean erakutsiko ditue lehiaketan jasotako argazkiak. Irabazleen barri be orduan emongo dabe. AKKBk azaldu dauenez, jasotako irudiak bere argitalpenetan erabilteko eskubidea gordeko dau baina ez dau erabilpen komertzialik egingo.

Argazkiak helbide honetara bialdu behar dira: kultura.areatza@gmail.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu