Rufus Norrisen 'London Road' filma aukeratu dabe Zinemaldia amaitzeko
2015-08-13 13:21 BarriakLehiaketaz kanpo proiektauko da 'London Road' pelikula ingelesa, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizinoan. Irailaren 26an, azkanengo egunean, izango da Rufus Norrisen lanaren proiekzinoa, jaialdiari amaierea emoteko. Joan diran urte biotan arrakasta handia lortu dauen musikal baten oinarritutako filma da eta atzerriko beste zinema-jaialdi batzuetan proiektau eta gero helduko da Donostiara.
Lehiaketaz kanpo proiektauko da 'London Road' pelikula ingelesa, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizinoan. Irailaren 26an, azkanengo egunean, izango da Rufus Norrisen lanaren proiekzinoa, jaialdiari amaierea emoteko. Joan diran urte biotan arrakasta handia lortu dauen musikal baten oinarritutako filma da eta atzerriko beste zinema-jaialdi batzuetan proiektau eta gero helduko da Donostiara.
Zinemaldiko arduradunek azaldu dabenez, 'London Road' ospe handiko erakundeek produzidu dabe, esate baterako, BBCk, British Film Institutek eta National Theatrek. Hain zuzen be, National Theatre antzokian urte biko ibilbidea egin dauen musikal baten zinemarako egokitzapena da Donostian ikusiko dan filma. Torontoko zinema-jaialdian egon eta gero, Zinemadira dator 'London Road'.
Benetan jazotako gertakari baten dauka abiapuntua pelikuleak: 2006an, Ingalaterrako Ipswich uriko London Road kalean, bost emakumeren hilotzak topau zituen. Filmean erakusten da zelan auzo horretako jentea arreta-gune bihurtu zan egun batetik bestera eta holako gertakari lazgarri baten aurrean auzotar arruntak zelan batzen diran kontetan da. London Roadeko benetako bizilagunen testigantzak erabili ditue pelikularako. Musikea, Adam Cork konposatzailearena, barritzailetzat jo dabe adituek.
Rufus Norrisek zuzendu dau 'London Road', Alecky Bythe-ren gidoiagaz. Aktore ugarik parte hartzen dabe: Olivia Colman, Clare Burt, Rosalie Craig, Anita Dobson, James Doherty, Hal Fowler, Kate Fleetwood, Linzi Hateley, Nick Holder, Claire Moore, Michael Shaeffer, Nicola Sloane, Paul Thornley, Howard Ward, Duncan Wisbey eta Tom Hardyk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!