Nazinoarteko jaialdietako pelikularik esanguratsuenak Donostian izango dira, Zinemaldiko Perlak atalean
2015-08-12 14:05 BarriakMunduko beste zinema jaialdi batzuetan aurten aurkeztu diran filmen aukeraketea egin dau Donostiako Zinemaldiak eta, urtero legez, Perlak atalean ikusi ahal izango dira. Guztira, 14 pelikula dira, euretako bat lehiaketaz kanpokoa. Gehienek sari garrantzitsuak eskuratu ditue nazinoarteko jaialdietan eta Donostian Espainiako estreinaldia eukiko dabe.
Munduko beste zinema jaialdi batzuetan aurten aurkeztu diran filmen aukeraketea egin dau Donostiako Zinemaldiak eta, urtero legez, Perlak atalean ikusi ahal izango dira. Guztira, 14 pelikula dira, euretako bat lehiaketaz kanpokoa. Gehienek sari garrantzitsuak eskuratu ditue nazinoarteko jaialdietan eta Donostian Espainiako estreinaldia eukiko dabe.
Aukeratutako filmen artean dago, esaterako, Berlineko zinema-jaialdian Urrezko Hartza irabazi eban pelikulea, 'Taxi Téhéran', Jafar Panahi zuzendariarena. Alfonso Gomez-Rejonen 'Me and Earl and the Dying Girl' filmak, ostera, Sundance zinema-jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Publikoaren saria eskuratu zituan; 'Nie yinniang / The Assassin' da Perlak saileko beste pieza bat. Hou Hsiao-Hsien zinemagilearen lanak zuzendari onenaren saria lortu eban Canneseko zinema-jaialdian; zinema-jaialdi horretan bertan Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu eban filma, 'Saul Fia / Son of Saul' (László Nemes) be Donostian ikusiko da.
Horrezaz gan, beste hainbat zuzendariren lan barriak ikusi ahal izango dira Perlak atalean: Arnaud Desplechin, Jia Zhang-ke, Charlie Kaufman, Hirokazu Kore-eda, Nanni Moretti, Pablo Trapero eta Denis Villeneuverenak, berbarako.
Woody Allenen film barria, 'Irrational Man', Perlak sailean egongo da aurten, baina lehiaketaz kanpo. Saileko ganerako filmak Publikoaren saria jasoteko lehiatuko dira. Saileko film bakotxaren lehenengo proiekzino publikora joandako ikusleek emongo dabe botua, irabazlea zein dan erabagiteko. Publikoaren sariak errekonozimendu bi daukaz: Film Onenaren saria, 50.000 eurokoa, eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 eurokoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!