Bilboko Aste Nagusirako preparau daben egitarauaren barri emon dabe Karpagunekoek
2015-08-04 10:15Arriaga antzokiaren eta errekearen artean Pa...Ya! eta Askapeña konpartsek ipinten daben gunearen izena da Karpagunea. Urtero legez, jarduera ugari antolatu ditue Aste Nagusian, abuztuaren 21etik 30era. Kontzertuak, txapelketak, umeentzako ekintzak eta abar egongo dira eta, gune horretako konpartsen nortasunagaz bat, internazionalismoagaz lotutako jarduerak be antolatu ditue.
Arriaga antzokiaren eta errekearen artean Pa...Ya! eta Askapeña konpartsek ipinten daben gunearen izena da Karpagunea. Urtero legez, jarduera ugari antolatu ditue Aste Nagusian, abuztuaren 21etik 30era. Kontzertuak, txapelketak, umeentzako ekintzak eta abar egongo dira eta, gune horretako konpartsen nortasunagaz bat, internazionalismoagaz lotutako jarduerak be antolatu ditue.
Txupinaren osteko orduetan hasiko da Karpagunea abiadea hartzen. Izan be, abuztuaren 21ean, Ardoa Barrura fanfarreak lagunduta, poteoa egingo dabe. Hilaren 22an Karpaguneko partaideen argazkia atarako dabe, bazkaria egin aurretik. Ostean, DJak egongo dira.
Domekan, abuztuak 23, musikaz blai egongo da Karpagunea, Iñaki Revuelta, Habana 537 eta DJ Internazionalisten eskutik. Hilaren 24an, igel toka txapelketea egongo da eta baita triki-txapela-peluka poteoa be. Umeentzako berbenea eta txokolatadea etorriko dira gero. Gabeko ordu txikietan, kroketa lehiaketea egingo dabe.
Abuztuaren 25ean, puzgarriak eta jolasak eratuko ditue umeentzat, goizean. Arratsaldean, Gabriel Garcia Marquezen inguruko ekitaldia egingo dabe eta konpartsen arteko playback lehiaketea helduko da gero Karpagunera. 26an, tiragoma eta eskalada txapelketak, txokolatadea eta zumba doinuak izango dira nagusi.
Eguenean, hilak 27, aldarrikapen politikoak lekua hartuko dau. Holan, alkarretaratzea egingo dabe udaletxean, bazkari internazionalistea be bai eta, arratsaldean, ekitaldia. Eguneko kontzertuen artean, Norte Apache aitatu behar da. Barikuan, atun-poteoa eta Eduardo Galeanoren omenezko ekitaldia egongo dira, iluntzeko sardinadeari ekin aurretik.
Amaitzeko, domekan, hilak 30, Gerra Zibilak eta gerra zikinak itxitako kaltea gogratuko dabe. Ganera, Rojo Cancionero eta Filtroa taldeen musikea entzuteko aukerea egongo da, Aste Nagusiari agur esan aurretik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!