Zineuskadi programeari esker, 'Magiaren etxea' filma euskeraz ikusiko da zinema-aretoetan

Bizkaie! 2015-07-28 12:01   Barriak

Barikuan, garagarrilak 31, estreinauko dabe Hego Euskal Herriko aretoetan 'Magiaren etxea' animazinozko filma. Zineuskadi egitasmoaren barruko Zinema Euskaraz programarako aukeratu dabe pelikula hori eta, hortaz, euskeraz be ikusi ahal izango da areto ugaritan. Katakume baten istorioa kontetan dau Belgikatik datorren film horrek. Zinema Euskarazen barruan aurten euskerara itzulitako zazpigarren pelikulea da.

Barikuan, hamalau aretotan estreinauko dabe 'Magiaren etxea'. Hauxe da zerrenda osoa: Florida Guridi 7 eta Yelmo Boulevard 12 (Gasteiz); Niessen (Errenteria); Urbil (Usurbil); Príncipe (Donostia); Golem (Iruñea); Zugaza (Durango); Getxo Zinema (Getxo); Cinesa Max eta Yelmo Megapark (Barakaldo); Cinesa Zubiarte eta Multicines (Bilbo); Cinesa Artea (Leioa) eta Dock Cine (Portugalete).

Ben Strassen eta Jeremy Degruson zuzendarien lan barria da 'Magiaren etxea' film belgikarra. Katakume baten gorabeherak kontetan ditu animazinozko pieza horrek. Ekatxetik babesteko, etxe arraro baten sartzen da katakumea eta, bertan, mago zahar baten lagun egiten da. Etxean bizi diran ganerako animaliek, baina, ez deutsie horren harrera berorik egin nahi protagonisteari.

Zinema Euskaraz programan, diru-laguntzinoak emoten dira film luze komertzialak euskerara itzuli eta aretoetan emoteko. Filmak euskeraz ikusteko ohiturea bultzatu eta astialdian euskeraz egiteko aukerak ugaritzea dira helburu nagusiak.  Aurten, zazpigarren filma da 'Magiaren etxea' programa horren barruan. Aurretik aretoetan eskaini dira: 'The good son', 'Pixkanaka-pixkanaka', 'Zazpi ipotxak', 'Tom Txiki' eta 'Asterix'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu