Egitarau bete-betea Bermeon, Mundakan eta Elantxoben gaur, Madalena eguna dala eta

Bizkaie! 2015-07-22 10:03

Urteko egunik hunkigarrienetako bat izaten da Madalena eguna bermeotarrentzat. Eguraldiak larregi lagundu ez arren, gaur be ekitaldi piloa egongo dira. Une nagusia, ordubatak bueltan izango da: Bermeoko alkateak teilea botako dau uretara, tradizinoak agintzen dauen legez. Jai giroa egun osoan egongo da.

Goizean goiz, hamaikak orduko, kalejirea ibiliko da Bermeoko kaleetan, Kankinkabara txistulari taldearen eskutik. Mezea be egongo da, Santa Eufemia eleizan (11:00). Udalbatza alkarregaz joango da eleizkizunera. Eguerdian, itsasontzietara joko dabe agintariek, Izaron ikurrina altzetako.

Ohiturearen arauera, Madalena egunean, Bermeoko alkateak teilea botetan dau Izaro inguruko uretan, Bermeoko jaubetzea haraino heltzen dala erakusteko. Idurre Bidegurenek holantxe egingo dau. Ordubietarako, Elantxobera heltzea aurrikusi dabe eta, han, ohorezko aurreskua eskainiko deutsie Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko alkateei.

Mundakatik osteratxua eginda, Bermeon segiduko dau jai ofizialak. Taraskara abiauko dira, Bermeotarrak fanfarrearen laguntzinoagaz, banderak igon eta aurresku eta zabaletakoak egiteko. Ondoren, musikea egongo da portuan. Bermeon legez, Mundakan eta Elantxoben be ez da girorik faltauko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu