Bideojokuen garapenari buruzko dobako ikastaroa egingo dabe arratsaldean Bilbon

Bizkaie! 2015-07-20 13:33

Bizkaiko uriburuko Berrikuntza Faktorian izango da master-class hori, BIAF fundazinoak antolatuta. Bideojoku bat diseinetako orduan segiduten diran pausu guztiak azalduko deutsiez partehartzaileei, ideiea sortzen danetik jokua produziduten dan arte. Horretarako teknikak eta tresnak azalduko deutsiez.

BIAF, Basque Interactive Arts Factory, entretenimenduaren eta astialdiaren inguruko teknologiaz arduratzen da, besteak beste. Gaur arratsaldeko lauretan emongo daben dobako ikastarora, Mikel Calvo, Alex Alonso eta Jon Martinez adituak eroango ditu BIAFek.

Master-classean, bideojoku tradizionalen zein 'serious games' dalakoen garapena jorratuko dabe. Azkanengo aurrerapenen barri emonaz, jokuak sortzeko pausuak azaltzen joango dira Calvo, Alonso eta Martinez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu