Gaztelugatxeko altxorra jagoten

Bizkaie! 2015-06-30 10:36

Gaztelugatxeko kostaldea hondakinez garbitzeko boluntario jardunaldia egingo da garagarrilaren 4an, Lurgaia Fundazinoak eta Bermeoko Udalak antolatuta. Jarduerearen helburu nagusia itsasoak kalara ekarritako hondakin guztiak, botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta sokak kentzea da.

Gaztelugatxeko kostaldea hondakinez garbitzeko boluntario jardunaldia egingo da garagarrilaren 4an, Lurgaia Fundazinoak eta Bermeoko Udalak antolatuta. Jarduerearen helburu nagusia itsasoak kalara ekarritako hondakin guztiak, botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta sokak kentzea da. Ekimen honegaz euskal kostaldean hain berezia dan Gaztelugatxeren ingurumen balioa eta bere paisajearen balioa jagoten eta mantentzen lagundu nahi da. Persona guztiek parte hartu leikie jardueran, baina kontuan izanda kalea harritsua dala, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Geralekua Gaztelugatxe ondoan dagoan Eneperi jatetxearen aparkalekuan izango da, 09:30ean. Holan, itsasbeherea aprobetxauko da garbiketa lanak egiteko. Hasteko, antolatzaileek itsasoaren kutsadurearen ganean berba egin eta garbiketa lanak zelan egin azalduko dabe. Ondoren, lekura oinez bajatu, eskularruak eta poltsak banatu eta boluntarioak taldetan antolatuko dira.

Kalearen zailtasuna kontuan izanda, zakuetan jasotako hondakinak eskuz esku osotutako giza katearen bitartez aterako dira hatxetatik errepidera, ondoren, hondakinen edukiontzi batera eroateko. Hortik, Bermeoko Udalak hondakin geldoen zabortegi batera eroango ditu. Garbiketa lanetan parte hartzen daben persona guztiei ura eta jana banatuko jake.

Antolatzaileek gomendatzen dabe erropa eta oinetako erosoak (laban egiten ez dabenak eta busti daitekezanak), aldatzeko erropea, txanoa, eguzkitako gafak, kremea eta edateko likidoa eroatea. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena eoatea garagarrilaren 3an, arratsaldeko 18:00ak baino lehenago, info@lurgaia.org posta elektronikoan, materiala eta garraioa antolatzeko eta derrigorrezko asegurua bermatzeko. Apuntaukeran izen-abizenak, edadea eta kontakturako telefono bat emon behar dira; ondoren baieztapen erantzuna emongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu