LAB eta Steilas saritu ditu EHGAMek sexu askapenaren egunaren harira

Bizkaie! 2015-06-29 11:02

Zoriontzeko lanen artean LAB eta STEILAS sindikatuak nabarmendu ditu aurten EHGAMek eta eurentzat izan da Urrezko hirukia. Lehenengoa, Genero eta aniztasun sexualerako Gida argitaratzeagaitik eta bigarrena Lantokietako bazterkeria eta jazarpen homofobikoaren aurkako protokoloa abiarazoteagaitik.

Bagilaren 28ko Sexu askapenaren egunaren harian, EHGAMek urteroko sari eta zigorren barri emon dau. LAB eta STEILAS sindikatuek jaso dabe aurten Urrezko hirukia.

Zigor edo salaketa modura emoten daben Trapuzko espartina, barriz, Bilboko Udalarentzat izan da, cruisinga galarazotegaitik.

Zoriontzeko lanen artean LAB eta STEILAS sindikatuak nabarmendu ditu aurten EHGAMek eta eurentzat izan da Urrezko hirukia. Lehenengoa, Genero eta aniztasun sexualerako Gida argitaratzeagaitik eta bigarrena Lantokietako bazterkeria eta jazarpen homofobikoaren aurkako protokoloa abiarazoteagaitik.

Lehen atal honetan, gainera, Iñaki Perurena eta Bizkaiko Diputazinoak homofobiaren kontra egindako kanpainearen barruan parte hartu ebenak aitatu ditu erakundeak.

Beste aldean, Trapuzko espartina Bilboko Udalarentzat izan da. Espazio Publikoaren Erabilerea Arautzeko Ordenantza eskutan Santo Domingo gainean gizonen arteko hartu-emonak edo cruising dalakoa galarazo ebalako. Eremu honetan aitamen berezia Ignacio Munilla gotzainarentzat izan da, Sexo con alma y cuerpo liburuan esan zituanakaitik, baita Europako Justizia Auzitegia be, homosexualek odola emotea ez dala diskriminazinoa ebazteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu