Bermeo, Mundaka eta Gernikako turismo bulegoek Urdaibaiko eskaintza turistiko guztia batu dabe

Bizkaie! 2015-06-26 13:02

Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoek alkarlanean eskaintza turistiko guztia baltzea erabagi dabe, Urdaibai bisitetan daben lagunek modu praktiko, erraz eta erakargarriagoan eskaintza guztiaren barri izan deien; esangura horretan, 50 plan baino gehiago batzen dituan eskaintzearen barri izango dabe Urdaibai bisitetan daben algunek.

Urdaibaik eskaintza turistiko zabala dauka baina, orain arte, sakabanatuta agertzen zan euskarri desbardinetan. Horregaitik, Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoek alkarlanean eskaintza hori guztia baltzea erabagi dabe, Urdaibai bisitetan daben lagunek modu praktiko eta erakargarriagoan eskaintza guztiaren barri izan deien; esangura horretan, 50 plan baino gehiago batzen dituan eskaintzearen barri izango dabe Urdaibai bisitetan daben personek.

Aitatu 50 plan horreetan era guztietako eta persona guztientzako eskaintzak jasoten dira, besteak beste, bisitetako interesgarriak diran lekuen ganeko informazinoa (Gaztelugatxeko San Juan, Santimamiñeko kobak, Urdaibai Bird Center, Euskadiko Biodibersidade Zentroa -Madariaga dorretxea, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Aita Guria baleontzia, Batzarretxea, Gernikako arbolea...); itsas ibilbide desbardinak, bertoko produktuak, eta hainbat muetatako jarduerak (jatsierak, kayak, surf, eskaladea, orientazinoa, tirolina, itsasontzian ibilaldiak...).

Eskaintza horren guztiaren barri hainbat bide erabiliz emongo da. Euren artean Bermeo, Gernika eta Mundakako turismo bulegoen bidez, izan be, hiru bulego horreek 50.000 bisitari inguru izaten ditue garagarrilean eta abuztuan. Hiru herri horreetako Udalen webguneetan be agertuko da informazinoa (www.bermeo.eus, www.gernika-lumo.net eta www.mundaka.org). Era berean, Whatsappa eta sare sozialak be erabiliko dira eskaintza turistikoaren zabalkunderako.

Horrezaz gan, Urdaibaiko turismoagaz lotutako enpresa guztiei be helarazoko jake (alojamendu, jatetxe, taberna, turismo aktiboko enpresak, produktoreak...) eurak aldi berean euren bezeroei be Urdaibaiko eskaintza turistikoaren barri emoteko.

Urdaibaik leku benetan zoragarriak ditu eta ondo pasetako aukera ugari eskaintzen ditu, horregaitik eskaintza guzti hori batu gura izan dogu bisitariek guztiaren barri era praktiko, erraz eta erakargarrian izan deien, adierazo dabe Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoetako ordezkariek eta konbita egin deutse bisitari guztie Urdaibai ezagutzera hurreratu daitezan, izan be, paisajea, kulturea, gastronomia eta aisialdiko bestelako ekimen batzuk ezagutu ostean, ez dabe damurik izango.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu