Borja Cobeagaren 'Negociador' filmaren kaleko emonaldia Bilboko Olabeaga auzoan
2015-06-26 11:09 BarriakKultura Sailak Negociador (2014, 80 min) filma eskainiko dau gaur, barikua, bagilak 26, Bilboko Olabeagako Udaltegian, Borja Cobeaga filmaren zuzendariagaz eta Ramon Barea antzezle protagonistearen presentziagaz. Gaueko 22:00etan hasiko dan aire zabaleko proiekzinoak aurkezpena eta amaitu ondorengo barriketalditxua izango ditu.
Kultura Sailak Negociador (2014, 80 min) filma eskainiko dau gaur, barikua, bagilak 26, Bilboko Olabeagako Udaltegian, Borja Cobeaga filmaren zuzendariagaz eta Ramon Barea antzezle protagonistearen presentziagaz. Gaueko 22:00etan hasiko dan aire zabaleko proiekzinoak aurkezpena eta amaitu ondorengo barriketalditxua izango ditu, Kultura Kalez Kale udal programearen barruan sartzen da eta FAS Zine Klubaren laguntza berezia dauka.
Filma, Jesus Eguiguren PSEko presidenteak 2005 eta 2006 artean ETAgaz izan zituan negoziazinoetan oinarritzen da. Filma ez da alkarrizketa politikoetan bakarrik oinarritzen, Eguigurenen urte hareetako bizimodua zelakoa zan be erakusten dau. Ramon Bareak emoten deutso bizia euskal politikoari, eta terroristak Carlos Areces (Patxi) eta Josean Bengoetexea (Jokin) izango dira.
Saioa hasi aurretik, Borja Cobeagak zuzendu eban eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 55. edizioan Zinebi 55ean (2013) FAS Zine Klubaren Saria eta Euskal Zinemearen Sari Handia jaso zituan Democracia (Euskadi 2013. 11 min.) film laburra eskainiko da.
Borja Cobeaga (Donostia, 1977) zuzendari eta gidoilariak hamar bat film labur eta hiru film luze zuzendu ditu: Pagafantas (2009), No controles (2010) eta Donostiako Zinemaldiaren azken edizinoan euskal zinemearen saria irabazi eban Negociador. Horrezaz gan, txarteldegian arrakasta handia lortu daben Ocho apellidos vascos lako lanen gidoilarietako bat da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!