'Bardintasuna kirolean: erronka barriak' jardunaldia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2015-06-25 10:57

Emakundeko idazkari nagusi Ana Alberdi eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondoren aurkezpenen ondoren, hainbat ertzetatik helduko jako gaiari jardunaldian zehar, besteak beste, kirola eta genero rolak, emakumezkoen kirola prentsan edo goi mailako kirolaria eta amatasuna dira berbaldietan jorratuko diran gaietako batzuk.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Kirolaren Euskal Eskoleak eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Bardintasuna kirolean: erronka barriak jardunaldia antolatu dabe eguen honetarako, bagilaren 25erako, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, 09:30ean hasita.

Emakundeko idazkari nagusi Ana Alberdi eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondoren aurkezpenen ondoren, hainbat ertzetatik helduko jako gaiari jardunaldian zehar, besteak beste, kirola eta genero rolak, emakumezkoen kirola prentsan edo goi mailako kirolaria eta amatasuna dira berbaldietan jorratuko diran gaietako batzuk.

Era berean, antolatzaileek jakinarazo dabenez, kiroleko bardintasun gaietan aditua dan Ainhoa Azurmendik Kirolean emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida aurkeztuko dau jardunaldi honetan.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak berbaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzen ditu, hainbat arlotako profesionalak sentiberatzeko eta trebatzeko. Horrezaz gan, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzeak kirolean bardintasuna lortzeko helburu dauka, eta legealdi honetako ardatz estrategia nagusienetako bat da. Bi estrategia horreek kontuan hartuta, Emakundek eta Gazteria eta Kirol Zuzendaritzeak egoki ikusi dabe Bardintasuna Kirolean: erronka barriak jardunaldia antolatzea.

Emakumeak kiroletan sartzea eta euren parte-hartzea kirolean berandu egin da eta, ganera, zailtasunak dagoz tartean. Gaur egun, oraindino, presentzia gitxiago dabe edozein kirol praktikan -aisialdikoa zein lehiaketakoa/profesionala- edo kirol sistemea osotzen daben egitura guztietan, azaldu dabe.

Gauzak holan dirala, jardunaldiaren helburu nagusia ondorengoan sensibilizetea eta sakontzea da: zelan egin aurre kirolean gero eta nabarmenagoak diran egoera batzuei eta erronka barri horreei kirol egiturek bilatu behar deutseezan erantzun integralak aztertu.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu