Hileko Dokumentala zikloan, 'Bikes vs Cars' filma eskainiko dau Zinebik
2015-06-24 10:29 ZinemeaZinebi Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Fredrik Gertten zuzendari suediarraren Bikes vs Cars (Suedia, 2015) filma aurkeztuko dau eguenean, hilaren 25ean. Ohikoa danez, proiekzinoa Multicine aretoan izango da, Bilbon, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euro balioko dau.
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Fredrik Gertten zuzendari suediarraren Bikes vs Cars (Suedia, 2015) filma aurkeztuko dau eguenean, hilaren 25ean. Ohikoa danez, proiekzinoa Multicine aretoan izango da, Bilbon, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euro balioko dau.
Bikes vs Cars filmak uri iraunkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko burrukan dabilzan zenbait ekintzaile eta pentsalari aurkeztuko deutsez ikus-entzuleei. Bizikletan ibilteari itxi nahi ez deutsien personak dira, trafiko istripuetan hildako txirrindulari kopurua gero eta altuagoa dan arren. Holan, ekintzaile nekaezinak lanean dabiz bidegorri gehiago jarteko, txirrindularientzako erraztasunak handitzeko, trafiko istripu gitxiago egon daiten eta umeek kutsadurarik bako munduan bizitea zer dan baloretan ikasi deien.
Filmaren abiapuntua, ingurumen krisi sakonean dagoan egungo mundua da. Klimearen aldaketea, baliabide fosilak amaitzea eta urietako eta ozeanoetako kutsadurea gai garrantzitsuak dira; testuinguru horretan, bizikletea aldaketarako tresna indartsu lez agertzen da, baina badirudi gatxa dala kotxearen nagusitasunagaz amaitzea.
Filmak ez ditu kotxe gidariak kriminalizetan, kontzientziak mobilizau eta egunero euren lanetara joateko trafiko pilaketak jasan behar dituen herritarren ohiturak aldatzea da asmoa. Horrezaz gan, dokumentalak gogoetarako aukerea zabaltzen dau: Zeintzuk dira iraultza hori geldiarazo nahi daben interesak?
Fredrik Gertten zuzendari suediar ezaguna da, sari asko lortutakoa. Lanbidez kazetaria dan arren, azpimarratzekoak dira dokumentalgile lez egin dituan azken lanak: 80 herrialde baino gehiagotako jaialdietan nazinoarteko ibilbide luzea izan daben Big Boys Gone Bananas! (2012) eta Bananas! (2009). Jaialdi horreen artean Sundance, Berlinale eta Hot Docs dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!