XIII. Surfilmfestibal Donostian, bagilaren 24tik 28ra
2015-06-22 18:26 BarriakLa Primera Ola (Pedro Temboury) filmaren mundu mailako estreinaldia izango da Donostian eta surfak Espainian izan eban hasierea dau ardatz; nor dira gure benetako aitzindariak? Edizino honetan, omenaldi berezia eskainiko jake jatorriari eta ondorengo belaunaldiei estreinaldi handi honegaz.
Barriro be estereotipoetatik aldenduta, Surfilmfestibalek mundu osoan zehar surfaren kulturearen inguruan jazoten diran gauzen aktore erreaktibo bat izan nahi dau, jatorrian, eboluzinoan eta etorkizuneko garapenean eragina dauen surf ekintzetan oinarrituz.
Urte internazionala izango da hau definizinoz, talentuz beteriko aparteko koktel bategaz: Festibaleko irudi guztia japoniar kolektibo ikaragarri batek egin dau, Txile da herrialde konbidadua, eta Punta de Lobos, Pichilemuko olatu perfektua, olatu babestuaren adibide.
Munduko beste olatu batzuek ez dabe horrenbesteko suberterik eduki, baina sasoiz gabilz hori jazo ez daiten; horrezaz doa aurtengo erakusketea, eboluzinoak mundu osoko spot edo iragarkietan eta bertako herrialdeetan izan dauen eraginari buruz. Jenteak hausnartzea eta parte-hartzea da asmoa Surf, Arkitektura eta Hirigintza izeneko proposamenagaz. Bertan, surfa garatzen doan lekuetan urigintza proiektuak aztertuko doguz, adibide argi bategaz: Sagues.
Olatu Garbietan, Mundakari buruz berba egingo dogu. Gure interesa olatu sinpletik harago doa. Zer jazoten da ibaian eta zelan babestu geinke? Inspirau gaitezan Kyle Thiermanegaz (Surfing for Change) eta Punta de Loboseko adibideagaz Ramón Navarro eta Alvaro Abarcak aurkeztua.
Pantailaratuko dituen filmei jagokenez, Nix Nic Noley, Viejo perro eta La Primera Ola (Pedro Temboury) nabarmendu behar dira. La primera ola izenburukoa mundu mailako estreinaldia izango da eta surfak Espainian izan eban hasierea dau ardatz; nor dira gure benetako aitzindariak? Edizino honetan, omenaldi berezia eskainiko jake jatorriari eta ondorengo belaunaldiei estreinaldi handi honegaz.
Musika arloan, barriz, Waxhead australiarrek bagilaren 27an, Sagguesen emongo daben kontzertua azpimarratu behar da.
Aurten talentu handiko lagunez ganezka izango da festibala eta izen batzuk nabarmentzearren, hona hemen batzuk:
- Txile: Ramón Navarro, Alvaro Abarca, Rodrigo Farias.
- Japonia: Taro Tamai, Keiichiro Mukai, Yoshihiko Kushimoto.
- Irlanda: Patch Wilson, Tom Doidge Harrison.
- AEB: Chris Malloy, Kyle Thiermann, Kimi Werner.
- Frantzia: Seb Zanella (Desillusion).
- Euskadi: Koldo Almandoz, Ibon Antuñano, Indar Unanue, Axi Muniain, Iker Basterretxea, Jon Aspuru, Oficina de Hechos.
XIII. Surfilmfestibaleko irudi ofiziala
Aurtengo irudi ofiziala Japaning proiektuagaz lotuta dagozan artista-surflari japoniar talde batek sinatua da. Bai posterra eta baita bideoa be, kultuko sortzaileek eginak dira. Keiichiro Mukaik zuzendutako proposamen honegaz hain nagusi dan surf irudiagaz hausi nahi da, gure olatu maitatutik harago doan gure ziklo naturalei begirunezko mezu bat bialduz. Edozelan be, Japoniagaz izandako alkarlana festibaleko grafikatik harago doa, izan be, errepresentazino garrantzitsu bat dator Donostiara euren kulturearen zati bat guri hurreratzeko, Taro Tamai, Yoshihiko Kushimoto, Taishi Hirokawa eta Keiichiro Mukai lako izen garrantzitsuak.
Egitaraua eta informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!