VI. Baseleiza Ibilaldia Morgan

Bizkaie! 2015-06-19 15:13

Morgako Udalak aisialdi osasuntsua eta kulturea batzen ditu herriko baseleizak ezagutzeko atondutako martxa herrikoiaren bitartez. Jarduera fisikoa, osasuna eta herriko ondarearen ezagutza sustatzea da helburua. Domekan, bagilaren 21ean, Morgak baseleiza ibilialdiaren 6. edizinoa ospatuko dau eta aurten be, ibilbide bi izango dira aukeran, luzea (23,4 km.)  eta laburra (13,5 km.).

Morgako Udalak aisialdi osasuntsua eta kulturea batzen ditu herriko baseleizak ezagutzeko atondutako martxa herrikoiaren bitartez. Jarduera fisikoa, osasuna eta herriko ondarearen ezagutza sustatzea da helburua. Domekan, bagilaren 21ean, Morgak baseleiza ibilialdiaren 6. edizinoa ospatuko dau eta aurten be, ibilbide bi izango dira aukeran, luzea (23,4 km.)  eta laburra (13,5 km.).

Morgako baseleiza ibilaldiak urtero hainbat lagun batzen ditu, herriko ondare kultural aberatsa ezagutzera emonez. Beste urte batez Morgako Udalak antolatzen dau martxa hau herriko ondare eta paisaje aberastasuna erakusteko eta herrian ohitura osasuntsuak ta gizarte hartu-emonak sustatzeko helburuagaz. 

Ibilaldia datorren domekan izango da, bagilaren 21ean eta ibilbide bi izango ditu, luzea, 23,4 kilometrokoa, eta laburra, 13,5 kilometrokoa. Ibilbide luzean parte hartuko dabenek goizeko 8:30ean izango dabe urteerea Andra Mari auzotik. Handik herriko auzo desbardinetara eta horreetako baseleizetara hurreratuko dira, besteak beste: Bizkargi Sta. Kurtzeko baseleizea, Gerekizen San Esteban baseleizea, Meakaurren Kurtziperioa, Meakan San Bixenti baseleizea edota Altamira auzoko San Migel baseleizea.

Ibilbide laburrak Andra Marin izango dau urteerea 10:00etan eta honako auzoak bisitauko ditue parte-hartzaileek: Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Oñarte eta Andra Mari. Ibilbide luzea 4 ordu t´erdikoa izatea aurreikusten da eta laburra, 3 ordukoa, gitxi gorabehera.

Hornidura postua izango da Meakaurren. Ibilbidea amaitzerakoan hamaiketakoa eskainiko jake parte-hartzaile guztiei. Gogoratu bidean txartela marketea nahiatezkoa dala, holan bertatik igaro dirala ziurtatzeko. Parte-hartzaileek oparitxua jasoko dabe martxan parte hartzeagaitik.

Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 400 lagun. Parte hartu nahi dabenek Morgako Udalaren webgunean emon dabe izena bagilaren 18ra arte. Izena emoteko prezioa 8€ helduak eta 4€ umeak 12 urte arte. Bakanterik balego egun berean izena emoteko aukeera izango da. (Kasu honetan 10€ helduak eta 5€ umeak 12 urte arte.)
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu