Amesak josi, Gure Esku Dago

Bizkaie! 2015-06-19 12:59

Aurten be egun historikoa planteau dau Gure Esku Dago erakundeak hilaren 21erako, uriburuetako estadioak beteteko asmoagaz, eta erabagiteko eskubidea aldarrikatzeaz gan, eskubidea gauzatzeko pausuak emoteko. Kontuak kontu, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan jai bana egingo da, Gaurko hautestontzia, biharko erabagia lemapean.

Gitxi falta da Gure Esku Dago erakundeak datorren domekarako, hilaren 21erako, jarri dauen hitzordurako. Erabagiteko eskubidearen aldeko apustua oinarrian, igaz giza kate erraldoia osotuta, Durango eta Iruñea lotzea izan zan erronkea eta aurten, barriz, bagilaren 21ean, uiriburuak jentez betetea; horretarako, hautetsontzi erraldoiak eregi ditue, azken hileotan herriz herri batutako oihal-zatiak alkar josita.

1998ko Bai Euskarari ekitaldietan lez, aurten be egun historikoa planteau dau Gure Esku Dago erakundeak, uriburuetako estadioak beteteko asmoagaz, eta erabagiteko eskubidea aldarrikatzeaz gan, eskubidea gauzatzeko pausuak emoteko. Kontuak kontu, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta baionan jai bana egingo da, Gaurko hautestontzia, biharko erabagia lemapean. Eguerdian, oihal kateak egingo ditue uriburuetan, zubiak eregiteko asmoa irudikatzeko. Ordu erdiko ekitaldia oso jentetsua izatea espero dabe.

Oihal kateen ostean, egitarau berezia izango dau uriburu bakotxak. Bilbon, berbarako, San Mames futbol-zelaian dago hitzordua arratsaldeko 16:30ean. Nafarroako uriburuan, zezen-plazan egingo dabe ekitaldia: Gasteizen, Buesa Arena betetea zan asmoa, baina arazo batzuk tarteko, azkenean Gasteizeko kaleetan egingo ditue ekitaldiak; Donostian, Anoeta futbol-zelaia erabiliko dabe; Baionan, barriz, errugbi-zelaian izango da. Arratsaldeko ekitaldi danak 17:30ean hasiko dira.

Bilboren kasuan, San Mamesekoa amaitu ostean, jai giroak Arenalean izango dau jarraipena, besteak beste, Francis (Doctor Deseo), Alex Sardui (Gatibu), Kepa Junkera, Iñigito (Txapelpunk), Ibon Altuna (Itziarren Semeak), Miren Amuriza eta Oihana Bartra bertsolariakaz.


Mundu guztiarentzako hitzordua

Gure Esku Dago erakundeak alderdi politiko bakotxaren estrategia eta ideologiari erreparau barik, erabagiteko eskubidearen alde dagozan guztien parte hartzea eskatzen dau. Erabagi gura dauen herri bat alkarlanean jartea lortu ezkero, bidearen erdia egina izango dala adierazo dabe herri-ekimeneko ordezkariek.


Informazino gehiago hemen.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu