Oskorriren agurra, 40 urteko ibilbidearen ostean
2015-06-16 10:46 MusikeaOskorri musika talde bizkaitar mitikoak agur esango dau aurten, eta taldeak bertan behera itxiko dau bostehun bat kanturen ondarea eta 40 urteko ibilbidea datorren zemendian. Taldeak agurreko zazpi kontzertu emongo ditu iraila eta zemendia bitartean. Getxo Folk jaialdian, irailean, hasiko du azken birea, eta zemendian emongo dau azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.
Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak agur esango dau aurten, eta taldeak bertan behera itxiko dau bostehun bat kanturen ondarea eta 40 urteko ibilbidea datorren zemendian. Danetara, 30 disko baino gehiago kaleratu ditue eta Natxo de Felipe taldeko abeslariak agurraren arrazoi zehatzik emon ez badau be, barruntau daiteke erabagiaren zergaitia, izan be, aspaldi nahikoa kritiko azaldu izan da taldeko liderra: kultureak, euskal kultureak ez dau momentu ona bizi, kultureagazko ardurabakokeria handia dago eta abar.
70eko hamarkadan Bizkaiko uriburuan sortutako folk musika taldeak ibilbide oparoa egin dau 40 urteotan. Ez dok Amairu taldearen arrakastearen erdian egin eban lehenengo agerraldia Oskorrik, 1971n, lehenengo diskoa 1975ean kaleratu baeban be. Ordutik 30 disko baino gehiago kaleratu ditu Oskorri taldeak, azkena, 2011. urtean, Dantza kontra dantza (Elkar), hain zuzen be.
Edozelan be, orain bi urtekoa da taldearen azken proiektua: Gabriel Aresti bizsitan, Gabriel Arestiren eta haren eraginez sortutako kantuak eskaini zituen herririk herri
Natxo de Felipe abeslaria buru duen taldeak agurreko zazpi kontzertu emongo ditu iraila eta zemendia bitartean. Getxo Folk jaialdian, irailean, hasiko du azken birea, eta zemendian emongo dau azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.
Kontuak kontu, irailaren 6an, Getxo Folk Festibalean joko dau oskorrik; urriaren 10ean, Baionako Lauga Kiroldegian; urriaren 16an, Gasteizenko Mendizorrozan, Aintzina Folk jaialdiaren barruan; urriaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenian; zemendiaren 7an, Iruñeko Baluarten; eta zemendiaren 22an, Bilboko Arriaga antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!