‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ filma euskeraz, Zineuskadi eta Warner Brosen lehen kolaborazinoari esker
2015-04-28 15:23 BarriakZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskeraz programearen barruan itzuli da Asterix, Jainkoen Egoitza filma euskerara eta apirilaren 30ean, 5 zinema-aretotan estreinauko da. Hortik aurrera ikusgai egongo da beste hainbat aretotan.
Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskeraz programearen barruan itzuli da Asterix, Jainkoen Egoitza filma euskerara eta apirilaren 30ean, 5 zinema-aretotan estreinauko da. Hortik aurrera ikusgai egongo da beste hainbat aretotan.
Apirilak 30ean estreinauko da Golem Alhondiga (Bilbo), Cines Principe (Donostia), Golem la Morea (Iruñea), Cines Florida (Gasteiz) eta Getxo Zinema (Getxo) aretoetan. Ondoren, beste hainbat herritako aretoetan egongo da ikusgai: Galdakao, Zumarraga, Andoain, Mungia, Derio, Muskiz, Urduliz, Durango, Apeitia, Azkoitia, Eibar…
Asterix, Jainkoen Egoitza pelikulearen euskerazko itzulpena, Zineuskadi eta Warner Bros. Entertainmenten arteko lehen kolaborazinoa izan da. Etorkizunari begira, kolaborazin gehiago egiteko lehen pausua izatea espero dau Zineuskadik.
Warner Bros. Entertainmentegaz egindako lana oso garrantzitsua da Zineuskadirentzat, holako proiektuetan parte-hartzeak balio erantsia emoten deutsolako Zinema Euskeraz programeari. Programa horren barruan, filmak euskerara itzultzeko laguntzak emoten dira, kulturea euskeraz sustatzeko eta aisialdi arloan euskerearen normalizazinoa bultzatzeko helburuagaz. Warner Bros. Entertainmentegaz egindako lehen kolaborazino hau maila estrategikoan positiboa da, izan be, holako superprodukzino bat euskeraz estreineteak euskerea merezidu dauen lekuan jarten dau eta arlo zinematografikoan kokatzen dau. Horregaitik, Zineuskadik euskaldun guztioi dei egiten deutse aukera hau aprobetxau eta apirilaren 30ean Asterix, Jainkoen Egoitza euskeraz ikustera joan daitezan. Zinema Euskeraz proiektuaren erronka nagusia herritarrek zinemea euskeraz konsumidutea da, eta Asterix, Jainkoen Egoitza filmagaz itxaropen handia dabe antolatzaileek.
Zineuskadi 2011ean sortu zan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Ikus-entzunezko euskal produktore alkarteen alkarlanaren ondorioz (IBAIA, EPE-APV). Zineuskadiren helburua da zinema produkzinoa bultzatzea eta, zinemea aisialdi legez aldarrikatuz, herritarren ohituretan eragitea. 2014tik Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Eitb erakundeak ditu bazkide.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!