UPV/EHUk Brian L. Bayne irakaslea Honoris Causa Doktore eta 479 doktore barriak izentauko ditu
2015-04-21 15:13Datorren barikuan, apirilak 24, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g. Leioa), EHUk Brian L. Bayne irakaslea Honoris Causa doktore izentetako ekitaldia ospatuko dau. Zeremonia berean, 2014ko 479 doktore barriak eta 2011-12 ikasturteko doktoregoko 34 sari bereziak be izentauko ditue.
Datorren barikuan, apirilak 24, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g. Leioa), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeak Brian L. Bayne irakaslea Honoris Causa doktore izentetako ekitaldia ospatuko dau. Zeremonia berean, 2014ko 479 doktore barriak eta 2011-12 ikasturteko doktoregoko 34 sari bereziak be izentauko ditue.
479 doktore barriak
Danetara, igaz 208 emakumek eta 271 gizonek irakurri eben tesia UPV/EHUn. 2014an, beraz, 479 tesi egin ziran. Era berean, 2011/12ko doktoregoko 34 sari bereziak be emongo dira ekitaldi honetan. Sari horreek emoten jakez nazinoarte mailan izan daben garrantziagaitik, zientziari egin deutsien ekarpenagaitik eta era adierazgarrian jakintza barriaren sorreran lagundu izanagaitik nabarmendutako tesiei.
Brian L. Bayne, Honoris Causa Doktorea
Brian L. Bayne britainiar irakasle eta ikertzaile bikainaren lanak oihartzun zabala izan dau mundu osoan azken 40 urteetan, itsas organismoen fisiologia eta ekologiari lotutako gaietan. 150 lan zientifiko argitaratu ditu. Gainera, zabalkunde handia izan daben liburuak idatzi eta argitaratu ditu, eta haren lanak komunidade zientifikoan dauen eraginari jagokon H indizea 60tik gorakoa da. Bayne irakaslearen curriculumaren alderdi nabarmenetako bat kudeaketa lanerako dauen gaitasuna da, eta itsas ikerkuntzeari lotutako Erresuma Batuko erakunde garrantzitsuenetan ibili da arduradun lanetan. Itsas kutsadurearen arloan egin dituan lan zientifikoek eta bere institutuan arazo horreek aztertzeko diziplina anitzeko nazinoarteko talde bat eratzeak aukera ugari sortu ditue UPV/EHUko taldeen prestakuntza eta lankidetzarako, batez be Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko Zelulen Biologia ingurumen toxikologian taldearentzat.
Ekitaldiaren egitaraua
- Segizioaren sarrerea.
- Bryan L. Bayne irakaslea UPV/EHU Honoris Causa doktore izentetako Proposamenaren Aktearen irakurketea, José Luis Martín Unibersidadeko idazkari nagusiaren eskutik.
- Doktore barrien eta Bryan L. Bayne irakaslearen sarrerea.
- Bryan L. Bayneren laudatioa, Enrique Navarro irakaslearen eskutik.
- Bryan L. Bayne irakaslea UPV/EHUko Honoris Causa doktore izentetako ekitaldia.
- Bryan L. Bayne doktorearen berbaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
- UPV/EHUko doktoregoari buruzko txostenaren irakurketea, Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotro doktorearen eskutik.
- Doktoregoko Sari Berezia lortu dabenei saria emotea.
- Doktore barrien izentapena.
- Ohorezko aurreskua.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte andrearen berbaldia.
- Unibersidadeko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren berbaldia.
- UPV/EHUko abesbatzaren emonaldia.
Ekitaldia streaming bidez emitiduko da zuzenean hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!