Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko funtsen zati bat ikusgai jarri dau webgunean

Bizkaie! 2015-03-17 17:23   Barriak

Webguneko Funtsak atalean eskegitako irudiak hamarraldietan eta bildumetan dagoz banatuta. 1910etik hasi eta 80ko hamarraldira arteko epean egin ziran filmak hartu dira aintzat lehenengo fase honetan. Hilero film bat eskegiko dau Filmategiak eta haren garrantzia historikoagaitik, artistikoagaitik edo kulturalagiatik egingo da aukeraketea.

Euskadiko Filmategia Fundazinoak bere artxibategiko zenbait funts ikusgai jarri ditu erakundeko www.filmotecavasca.com webgunean. Euskadiko Filmategiak apurka-paurka bere ikus-entzunezko funtsak ezagutarazoteko plana jarri dau abian eta hau da lehenengo pausua.
 
Webguneko Funtsak atalean eskegitako irudiak hamarraldietan eta bildumetan dagoz banatuta. 1910etik hasi eta 80ko hamarraldira arteko epean egin ziran filmak hartu dira aintzat lehenengo fase honetan. Hilero film bat eskegiko dau Filmategiak eta haren garrantzia historikoagaitik, artistikoagaitik edo kulturalagiatik egingo da aukeraketea.
 
 
Ondokoak dira lehenengo fase honetarako aukeratutako filmak:
 
 - Irun 1912 (1912): 1912ko bagilaren 30eko filmazinoa da eta Irungo San Martzial eguna agiri da. Euskal Herriari buruz Filmategian dagoan film zaharrena da.
 
- Imagenes del partido de inauguracion del campo de futbol de San Mames (Bilbon, 1913ko abuztuaren 21ean) (1913): Bilboko San Mamés futbol zelaiaren inaugurazinoko irudiak dira. Athletic Club de Bilbao eta Real Racing de Irun taldeen arteko partiduagaz inaugurau zan.
 
- El dia de Guipuzcoa (1924): Primo de Riveraren diktadurapean Gipuzkoaren Eguna dalakoren ospakizuna Donostian. Euskal-espainiar izatearen aldarrikapen egun lez hartu eben honako hau.
 
- Fiestas de Plencia (1927): 1927ko irailaren 1ean ospatutako San Antolin bezperako irudiak agiri dira. Jaien eta herriaren ikuspegi parebakoak ikus daitekez.
 
- Experiencias de cine en relieve (30. hamarraldia): Teófilo Mingueza gasteiztarraren hiru dimensinotako zinemea egiteko saiakerea.
 
- Fiestas de Mondragon (1933): Arrasateko jaietako irudiak. Herriaren ikuspegiez gan, emakume erraketisten irudiak ikusi daitekez.
 
- Jose Antonio Aguirre en New York (1942): New Yorkeko erbestean José Antonio Aguirre lehendakariaren bizitza eta Eusko Jaurlaritzearen egitekoa azaltzen dauen filma.
 
- Entidades beneficas españolas. Caja de Ahorros y Monte de Piedad Municipal de Bilbao (1944): Bilboko Aurrezki Kutxaren enkarguz, Azkona anaien produkzino-etxeak egindako aurrezki kutxari buruzko promozino filma.
 
- 25º Aniversario del ferrocarril del Urola Zumarraga-Zumaia (1951): Urolako trenaren 25. urteurrena ospatzeko egindako filmea. Ospakizun ekitaldiez gan, trenaren ibilbidea ikus daiteke.
 
- Gente de mar (1957): Donostiako kaiari eta antxoaren arrantzeari buruzko dokumentala. Euskadiko Filmategiaren zaharbarritze lanen adibideetako bat da.
 
- El pueblo de Vitoria (1968): Garagarrilaren 25ean ospatzen dan blusen egunaren eta Ama Zuriaren jaien irudiak.
 
- Encuentros 72-Pamplona-Encierros 72 (1972): José Antonio Sistiagaren film honetan, urte haretako Iruñeko kultur jardunaldiak eta entzierroak ikus daitekez.
 
- Kilometroak 77 (1977): Juan José Francok egindako filmea, Beasainen antolatu zan lehenengo Kilometroak jaiari buruz.
 
- Xalbador gaztain kormutxa (1981): Juan Miguel Gutiérrez zinemagileak egindako filma, Xalbador bertsolaria zanaren inguruan.
 
- Bihotzez (1985): 1983ko Bilboko uriolen ondoren, zazpi kaleen berreregitea ospatzeko Pedro Oleak egindako filma.
 
 
Film horreez gan, Filmategian dagozan bilduma bi be eskegiko dira lehen fase honetan:
 
 
Gerra Zibilari buruzko bildumea
 
- Guernika (1937): Nemesio Sobrevilak zuzentzen eban Eusko Jaurlaritzako Propaganda Zinematografikorako taldeak egindako film garrantzitsuena. Euskadiren alde, atzerriko laguntza eskatzeko pentsautako filma da.
 
- Entierro del benemerito sacerdote vasco Jose Maria de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937): Frontean hildako euskal abade baten omenez egindako hileta eleizkizunen filmaketea, José Antonio Aguirre lehendakariaren gobernuaren eta gudarien presentziagaz.
 
- Semana Santa en Bilbao (1937): Propaganda frankisteak jaurtitzen zituan komunista eta ateo izatearen akusazinoei aurre egiteko, Euskadiren katolikotasuna goraipatzeko Jaurlaritzeak egindako filma da hau.
 
- Elai-Alai (1938): Elai-Alai jantza taldeak eta Eresoinka abesbatzak Parisen egindako ekitaldien irudiak azaltzen dira, euskal erbesteratuen alde egindako film honetan.
 
 
Gotzon Elortza bildumea
 
- Ereagatik Matxitxakora (1959): Ereagako hondartzatik Matxitxako lurmuturrera doan kostaldea erakusten dauen film dokumentala da.
 
- Aberria (1961): Gotzon Elortzaren aberriaren inguruko hausnarketea; bertan ikus daiteke garaiko euskal kulturearen ordezkari garrantzitsuak ziran Balentin Enbeita, Jon Lopategi edo Víctor Olaeta.
 
- Elburua Gernika (1962): Bermeotik Gernikaraino, Urdaibai guztia erakusten dauen film dokumentala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu