M. Night Shyamalanen 'Wayward Pines' telesaila Bilboko FANTen estreinauko dabe

Bizkaie! 2015-02-24 11:37   Zinemea

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldia maiatzaren 2tik 15era bitartean egingo dabe, eta daborduko hasi dira egitarauaren barri emoten. Hilaren 14an, M. Night Shyamalan zinemagilearen Wayward Pines telesaila estreinauko dabe, eta, ganera, Bibon AEBetan baino bederatzi ordu lehenago ikusi ahal izango da, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez.

Blake Crouch idazle estatubaduarraren Pines nobelea dau oinarri Wayward Pines telesailak. Suspense thrilerra da, eta 90eko hamarkadako Twin Peaks telesail ezagunagaz konparau dabe batzuk.

Ethan Burke agentea (Matt Dillon) desagertutako beste agente federal biren bila dabil. Seattle uriko polizia sekretu onenetakoa da Burke. Ikerketeak Wayward Pines herriraraino eroango dau.

Telesailaren lehenengo kapitulua proiektauko dabe FANTen, Alondiga gunean. Ostean, Trailer Faltsuak  lehiaketan aukeratutako lanak eskainiko ditue. Bigarren edizino honetan be izen-emote ugari dagoz, antolatzaileen esanetan. Epea apirilaren 25ean amaituko da. Epaimahaiak erabagitako irabazleak 1.500 euro jasoko ditu, eta ikus-entzuleek aukeratutakoak, barriz, 750 euro. Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.

Zinemaldiaren ganerako ataletan parte hartzeko epea martiaren 15ean amaituko da. Materialak zelan bialdu behar diran jakiteko, hemen.

FANTek aurtengo kartela be aurkeztu dau. Txikito eta basoerdi bat agiri da irudian, izan be ikusleak errondan ibiltera konbidau gura ditu jaialdiak. Hain bilbotarra dan txikitoa protagonista bihurtuz, uriaren izatearen zati bat hartu nahi dau jaialdiak, dinoe antolatzaileek. Baina, ardao baltzak odol itxurea be badauka, eta edalontzi ondoan hiru tangada odol dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu