Zezeilaren 10ean abiatuko da Ikuspuntu zinema dokumentalaren jaialdia, Iruñean

Bizkaie! 2015-02-09 14:52   Barriak

Mila beharretik gora aurkeztu ziran bederatzigarren Ikuspuntu zinema dokumentalaren jaialdiko Sail Ofizialean, baina hamazazpi besterik ez dira izango lehian. Hemendik aurrera, Sail Ofizialaren izena, ganera, Erdiko eskualdea izango dala iragarri dabe antolatzaileek. Zezeilaren 15ean amaituko da zinemaldia.

Hamalau herrialdetatik bialdutako hamazazpi lan aztertu beharko ditu epaimahaiak. Lehiaketa guztietan lez, beharren kalidadea eta originaltasuna epaituko ditue, baina begiak zabaldu eta harago dagoena ikusiarazoteko daukien gaitasuna be kontuan hartuko dala aurreratu dabe.

Sail Ofizialaz aparte, gai zehatzei buruzko zikloak antolatu ditue, bata, ugarteei buruzkoa. Inaugurazino ekitaldian, hain zuzen be, zezeilaren 10ean, 20:00etan, Rudolf Thomek eta Cynthia Beattek 1979an zuzendutako Description of an Island proiektauko dabe.

Ipar Euskal Herriaren ganeko zikloa be atondu dabe, Chez les Basque" izenekoa. Bederatzi pelikula eskainiko ditue, hasi Lumiere anaiekaz, eta Otar Iosselianiagaz amaitu. Gaur, astelehena, egitaraua aurkezteko, Bernardo Atxagak Ziburu izeneko berbaldia emongo dau, Chris Wetenbakerregaz batera. Orson Wellesek Euskal Herrian egindako dokumentaletan agiri zan umea da Wetenbaker.

Saio guztiak Baluarten egingo dira edizino honetan. Egitarau oso-osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu