Euskerea aurten be Parisko Expolangues azokan izango da

Bizkaie! 2015-02-05 13:48   Kulturea

Europako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa dan Parisko Expolangues gaur hasiko da. Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazinoak standa ipini dabe aurte be, eta bertan izango dira hilaren 7ra arte, gure hizkuntzeari buruzko argibidea eta baliabide desbardinen barri emoteko.

Europako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa dan Parisko Expolangues gaur hasiko da. Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazinoak standa ipini dabe aurte be, eta bertan izango dira hilaren 7ra arte, gure hizkuntzeari buruzko argibidea eta baliabide desbardinen barri emoteko.

Expolangues azokeak mundu osoko hizkuntzei buruzko jakingarriak jasoten ditu urtero, orain dala hiru hamarkadatik. Edizino honetan 80 berbaldi, ekitaldi eta topaketa baino gehiago hartuko ditu. Etxepare Euskal Institutuko eta Azkue Fundazinoko erakusmahaian euskerean ganeko hainbat material topauko ditue, besteak beste, liburuak, material didaktikoa, hiztegiak, euskera mundu osoan ikasteko baliabideak, beste hizkuntzetara itzuli diran euskerazko liburuen katalogoak, euskeraz lehenengo pausuak egiteko aukerea, eta baita Azkue Fundazinoaren hainbat argitalpen.

Zezeilaren 6an, Gerardo Markuleta idazleak eta Jabier Muguruza musikariak Zoopoèmes izeneko poesia errezitaldi musikatua emongo dabe Expolangues azokako La Scène gunean, 10:30ean. Markuleta itzultzaile eta olerkigileak euskeraz idatzitako zein euskaerara itzulitako poesiak errezitauko ditu, Muguruzaren akordeoi doinuak lagun.

Egun berean, 17:00etan, artista biek Sorbonne Nouvelle Paris III unibersidadera eroango dabe Zoopoèmes saioa, Centre Censier gunera hain zuzen be, Etxepare Institutuak unibersidade horretan dauen euskera eta euskal kulturako irakurletzak antolatuta. Ganera, katalan (H. Badell), gaztelera (M. Espinosa) eta portuges (E. Souto) hizkuntzetako irakasleak eta CEGA (Centre d’Etudes Galiciennes de Paris) guneko ordezkariek olerki errezitaldia eskainiko dabe, nork bere hizkuntzan.

Eta, hilaren 7an, Hizkuntza gitxitua - hizkuntza birtuala mahai-ingurua egingo dabe 15:00etan, azokako Salle Suez aretoan. Bertan izango dira Andreu Bosch (Institut Ramon Llull), Miren Josune Ariztondo (Azkue Fundazinoa), Pello Salaburu (Euskaltzaindia) eta Aizpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutua). Iraultza digitalak hizkuntza gitxituetan, batez be euskarea eta katalanean, izaten dabilzan eraginaz eta horreen etorkizunaz jardungo dabe parte-hartzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu