Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatu dabe Baztanen
2015-01-20 14:16 KultureaHilaren 21etik 25era bitartean, euskeraz idatzitako nobela baltzak jorratuko ditue Baztanen, Euskal Nobela Baltzaren Astean. Mahai-inguruak, ipuin-kontaketak, bertso-trama eta liburu-aurkezpenak atondu ditue. Baztango Irakurle Taldeak antolatu ditu topaketok.
Hilaren 21etik 25era bitartean, euskeraz idatzitako nobela baltzak jorratuko ditue Baztanen, Euskal Nobela Baltzaren Astean. Mahai-inguruak, ipuin-kontaketak, bertso-trama eta liburu-aurkezpenak atondu ditue. Baztango Irakurle Taldeak antolatu ditu topaketok.
Euskerazko nobela baltzaren jatorria gogoratuko dabe, halanda ze, Mariano Izeta elizondoarraren beharraz jardungo dabe eguenean, abenduaren 22an. Dirua galgarri liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena egingo dabe lehenengo eta, ostean, Jon Abrilek Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abipuntu berbaldia emongo dau Elizondon, Arizkunenea kultur etxean.
Barikuan, 20:00etan, Baztango kontu beltzak istorio kontaketea egingo dabe Elizondoko gaztetxean. Zapatuan, hilaren 24an, goizean hasiko da egitaraua. 11:00etan, Itxaro Borda, Jon Alonso eta Miel Anjel Elustondo idazleek Beltzetik beltzera nobelaz izenburuko mahai-inguruan parte hartuko dabe. Arrastian, 16:00etatik aurrera, kafe-aurkezpenak egingo ditue Juan Kruz Igerabidek eta Joseba Larratxek.
Domekan, Kronika beltz baten ibilaldia egingo dabe, Amaiurko plazatik abiatuta, 11:00etan. Arratsaldean, bertso-tramea egingo dabe Maialen Lujanbio, Odei Barroso, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariek.
Euskal Nobela Baltzaren Astearen egitarau osoa-osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!