Alex Txikon Pakistanera bidean da Nanga Parbat (8.126m) mendia neguan eskaletako asmoz

Bizkaie! 2015-01-19 17:04

Alex  Txikonek (Lemoa, 1981) erronka ederra dauka Pakistanen.  8.126 metroko mendi hau munduko bederatzigarren altuena da eta Pakistango bigarren altuena. Himalaia mendikatearen mendebaldeko  muturrean  kokatua, neguan eskalau barik geratzen diran bi ‘zortzimiletako’ bat da,  K2agaz (8.611 m.) batera.

Alex  Txikonek (Lemoa, 1981) erronka ederra dauka Pakistanen.  8.126 metroko mendi hau munduko bederatzigarren altuena da eta Pakistango bigarren altuena. Himalaia mendikatearen mendebaldeko  muturrean  kokatua, neguan eskalau barik geratzen diran bi ‘zortzimiletako’ bat da,  K2agaz (8.611 m.) batera. Izan be, alemaniarrek ‘mendi hiltzailea’ ezizena jarri eutsien eta K2 mendiaren tontorrera ez da inor heldu urteko urtarorik hotzenean. Eta ez da interes faltagaitik izan.

1989ko lehen saiakera haretatik hona, hogei bat espedizino ahalegindu dira Nanga Parbat neguan eskaletan, baina zapaldutako punturik altuena 7.800 metrokoa izan da (1997an).   
   
Alexek be ekinaldia egin gura dau, eta horretarako lehenengo aldiz hurreratuko da Nanga Parbatera, ez dauelako   sekula lehenago  bertan eskalada saiorik egin. Diamir aldetik  igon nahi  dau, baina behin betiko bidea bertan erabagitea pentsau dau: Baliteke Kirshoffer bidea aukeratzea, edo akaso Messner bidea;  han  erabagiko  dogu, baldintzak lekuan bertan ikusi ostean.  Nanga  Parbatek  ez dau bide errazik eta orain  arteko  esperientziek  eta  behaketek erakutsi dabenaren arabera,  bide arruntaren (Diamir  aldeko Kirshoffer bidea) zailtasun mailea nabarmen areagotzen da neguan ibilbidearen baldintza bereziakaitik. Beraz, Alexek behe kanpalekura heldu arte itxarongo dau bidea erabagiteko,  baina argi dauka oxigenoa lako  bitarteko artifizialik ez dauela erabiliko.   

Prebisinoen arabera, aste amaierarako behe kanpalekura helduko da Alex. Espedizinoak luze joko dau, bi hilebete pasatxo; 50-­‐60 egun bitarteko egonaldia behe kanpalekuan, ohikoaren  bikotxa, batez be eguraldi txarraren eta bidearen  zailtasunen ondoriozko itxaronaldiakaitik. Horrenbestez, mendiak berak eta aukeratutako datak kontuan hartuta, egun Himalaian plantea daitekeen mendi-­‐erronka handienetako baten aurrean dago    Alex Txikon.   
   

Lantaldea
 
K2 mendian  saiakerea egiteko egoan taldea desegin bada  be  (Denis Urubko kazajistandarra eta  Adam Bielecki poloniarra ez   dira proiektu honetara batuko), Alex ez  da bakarrik ibiliko. Oraingo honetan, Pakistango aspaldiko lagun bi izango ditu sokalagun: Muhammad Ali ‘Sadpara’ (Sadpara herrikoa) eta Muhammad Kan (Macholu herrikoa) dira, biak ala biak Himalaian esperientzia handikoak; lehenengoak munduko 14 mendi altuenetako  13ren tontorreraino heldu da eta bitan eskalau dau Nanga Parbat. Muhammad Kanek, bestalde, Nanga   Parbat, Gasherbrum1, Gasherbrum2 eta K2  igon ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu