Joseba Sarrionandiaren 'Izuen gordelekuetan barrena' poesia liburua berrargitaratu dau Pamielak

Bizkaie! 2015-01-12 14:27   Kulturea

Egileak berak zuzendu dau orain hogeita hamalau urte argitaratutako Izuen gordelekuetan barrena (Pamiela) liburuaren berarragitalpena, eta berbaurre barria idatzi deutso, ganera. 1981ean plazaratu zan liburua, eta kartzelan zala idatzi eban berbaurrea Joseba Sarrionandiak.

Izuen gordelekuetan barrena idazle iurretarraren opera prima izan zan. Pott Bandako kidea izan zan Sarrionandia, eta hain zuzen be, taldeak kaleratutako aldizkarietan atera zituan lehenengo idatziak 1977 eta 1980 urteetan. Sarrionandiaren lanean hainbat bider agiri diran ideak jasoten dira liburuan. Azkenean, hamarkada hareetako euskal poesian erreferente bilakatu zan. Bertan agiri dira gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango ziranak, barriak gure letretan 1980ko hamarkada haretan, azaltzen dabe Pamielako argitaratzaileek.

Liburuko olerki asko, hamar bat, kanta bihurtu ziran, tartean, Lili bat (Mikel Laboa), Arratseko fadoa (Oskorri) eta Alberto Caeiroren bisita (Ruper Ordorika).
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu