Miguel Albaladejo zuzendariak jasoko dau Zinegoak 2015eko Ohorezko Saria
2015-01-12 10:43 ZinemeaLuis Miguel Albaladejo 1966an jaio zan Alacanteko herri batean eta zinemeagazko pasinoa txikitatik jatorko. Haren familiak zinema-areto bat eukan eta anaia nagusia programatzailea zan. Albaladejok bere gaztaroa Buñuel, Bertolucci, Kubrick, Pasolini, Woody Allen, Truffaut, Fassbinder eta 70. hamarkadako hainbat zuzendari nabarmenen lanak ikusten emon eban.
Luis Miguel Albaladejo 1966an jaio zan Alacanteko herri batean eta zinemeagazko pasinoa txikitatik jatorko. Haren familiak zinema-areto bat eukan eta anaia nagusia programatzailea zan. Albaladejok bere gaztaroa Buñuel, Bertolucci, Kubrick, Pasolini, Woody Allen, Truffaut, Fassbinder eta 70. hamarkadako hainbat zuzendari nabarmenen lanak ikusten emon eban.
Debuta 1998an egin eban Elvira Lindogaz alkarlanean idatzitako La primera noche de mi vida film luze sarituagaz. Goya sarietarako be bere lehenengo aitamena lortu eban lan horregaz. Hurrengo urtean, barriro be Elvira Lindoren laguntzinoagaz, film luze bi egin zituan: Ataque verbal eta Manolito Gafotas. Aitatu filmek LGTB personaia eta gaiak jorratzen ditue: boy-scout kanpamentu batean dagoan ume transexuala, amodioa berreskuratzera Espainiara datorren lesbiana kubatar bat edo emakume guardia zibil bikote bat.
2001ko El cielo abierto filmagaz Antzeztaldeko Aktore Onenaren Goya saria jaso eban Emilio Gutiérrez Caba aktoreak, bertan antzezten eban mediku homosexualagaitik.
2002ko Rencor filmaren ostean (Lolitak hortxe debutau eta Aktore Errebelazino Onenari Goya saria jaso eban), gay tematikea jorratzen dauen haren filmerik ezagunena egin eban: Cachorro (2004). Film honek hartzaren armairutik (edo kobazulotik) urtetea erakusten dau, hartza ugaztun homosexualtzat hartuta; sexu nahiko esplizitua daben eszenak ditu eta David Castillo aktore gaztea (Aída telesaileko Jonathan) ezagutzera emoten dau.
Nacidas para sufrir da zineman egin dauen azken lana. Hitzartuta ezkontzea erabagiten daben emakume batzuen arteko maitasun (berbearen zentzu zabalenean) istorioa da. 2010ean, Berlinalen egon bazan be, eta Petra Martínez eta Adriana Ozores aktoreen lan bikainak bere alde baditu be ia ez eban oihartzunik izan Espainiako zinema-aretoetan.
Albaladejok antzerkian (Las huérfanas) eta telebistan (Carmina, Vivo cantando) topau dau babesleku zinema industriak aintzat hartu daian zain.
Kontuak kontu, urtarrilaren 26an izango dan Zinegoak 2015eko hasiera ekitaldira hurreratuko da Miguel Albaladejo saria hartzera eta, goiz horretan bertan prensaurrekoa egingo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!