'Loreak', pelikula onenaren Goya sarirako hautagai

Bizkaie! 2015-01-07 14:52   Zinemea

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak beharra Espainiako Zinema Akademiak antolatzen dauen Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl pelikulakaz batera. Izentapen gehien La isla mínima beharrak ditu, 17, danetara; El Niño-k, barriz, 16.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak beharra Espainiako Zinema Akademiak antolatzen dauen Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl pelikulakaz batera. Jatorrizko musika onenaren sarirako be hautagaien artean egongo da, Pascal Gaignek egindako lanagaitik.

Blanca Suarez eta Marian Alvarez aktoreek eta Kike Maillo zinema zuzendariak emon ditue gaur jakitera Goya sariak 2015eko izentapenak. Izentapen gehien La isla mínima beharrak ditu, 17, danetara; El Niño-k, barriz, 16 daukaz. Igaz, Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi eban Carlos Vermuten Magical Girl lanak.

Hamaika bat aste egin ditu karteldegian Loreak pelikuleak, eta 50.000 ikusletik gora izan ditu. Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazteko lehian izan zan. Itziar Aizpuru, Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Josean Bengoetxea dira Loreak-eko protagonista nagusiak. Bai kritikeak bai publikoak harrera ona egin deutsie pelikuleari.

Astero-astero etxean lore-txorta bat jasoten hasten danean, Aneren bizimodua aldatu egiten da. Lourdes eta Tereren bizitzak be guztiz aldatuko ditue lora batzuek. Hiru emakumeren istorioa kontetan dau Loreak-ek.

Euskal aktore eta zuzendariek beste izentapen batzuk be jaso ditue: Kepa Sojoren Loco con Ballesta lana fikzinozko film labur onenaren sarirako izentau dabe; Sangre de unicornio, Alberto Vazquezen lana, animazinozko film labur onenaren arloan; Dixie eta matxinada zonbia, animazinozko film onenaren sarirako; eta Karra Elejalde, antzeztaldeko gizonezko onenaren sarirako. Ocho apellidos vascos bost izendapen ditu, tartean Fernando Velazquez getxoztarrak egindako kanteari jagokona.

Sari-emote ekitaldia zezeilaren 7an egingo dabe, Madrilen, eta Dani Rovira, Ocho apellidos vascos filmeko protagonistea izango da aurkezlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu