Vendettak '13 balas' disko barria zuzenean aurkeztuko dau Hatortxurock jaialdian

Bizkaie! 2014-12-23 14:45   Musikea

Talde nafarraren laugarren diskoa da 13 balas (Baga-biga). Hamahiru kanta sortu ditue, eta rocka eta ska doinuei funka, reggaea eta musika zeltea gehitu deutsie. Vendetta Suitzatik etorri barri dira, eta martxan dabe Abriendo Camino birea. Zapatuan, hilaren 27an, Atarrabian joko dabe, Hatortxurock jaialdian.

Vendetta taldearen ezaugarrietako bat izan da musika estiloak nahastea. Lan honetan estilo barriak sartu badoguz be -azaltzen dabe- jantzarako aproposagoak diran funkia, edo horren gogorar ez dan countrya, alderdi rockeroa gogortu egin da, eta punka azaleratu. Vendettako kideak dira Javier Etxeberria (gitarrea eta ahotsa), Pello Reparaz (tronboia eta ahotsa), Ruben Anton (tronpetea eta ahotsa), Enrikko Rubiños (bateria, perkusinoa eta ahotsa) eta Luisillo Kalandraka (bajua eta ahotsa).

Diskoko kanten berbak taldeko Pello Reparazek eta Javier Etxeberriak idatzi ditue. Abesti gehienak gaztelaniaz dira, hiru idatzi ditue euskeraz, Ilunpetan, Hemen eta Geldiezinak.  Gure abestiak gure bizitzen isla dira. Beti aurrera, danok batera, dinoe.

Bardoxen grabau ditue hamahiru kantak, Paxkal Etxepareren zuzendaritzapean. Bera dabe, ganera, zuzenekoetako teknikaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu