Joe Cocker hil da 70 urte zituala

Bizkaie! 2014-12-23 10:59   Musikea

John Robert Cocker, Joe Cocker lez ezaguna, Erresuma Batuko rock eta blues abeslaria bart hil da birikietako minbiziak jota, Barrie Marshall artistearen ordezkariak BBC telebistari jakitera emon deutsonez.

John Robert Cocker, Joe Cocker lez ezaguna, Erresuma Batuko rock eta blues abeslaria bart hil da birikietako minbiziak jota, Barrie Marshall artistearen ordezkariak BBC telebistari jakitera emon deutsonez.

Ahots urratua eukan abeslaria Sheffielden (Ingalaterrako iparraldea) jaio zan. Beatles taldearen A Little Help From My Friends, John Lennonek eta Paul McCartneyk sortutako kantuagaz zerrendetako lehen postuan kokatu zan 1968an. Ondoren, You Are So Beautiful (1975) eta Up Where We Belong abesti arrakastatsuak grabau zituan.

Cocker 1944ko maiatzaren 5ean jaio zan eta gazterik hasi zan musikearen munduan; musika-talde askotan parte hartu eban, besteak beste, The Avengers, Big Blues (1963) eta The Grease Band (1966). Baina bakarka izan eban arrakastarik handiena. 25 urte zituala, Woodstockeko Jaialdian be parte hartu eban. Delta lady, Some things goin on, Let's go get stoned eta I shall be released abestu zituan bertan. Halan da be, jenteak gehien txalotu ebana With a little help from my friends kantua izan zan.

Joe Cockerrek 40 disko argitaratu ditu ibilbide emonkorrean eta Joe Cocker! (1969), Joe Cocker: something to say (1972), I can stand a little rain (1974), Jamaica say you will (1975), Stingray (1976), Sheffield steel (1982), Civilized man (1984), Unchain my heart (1987), One night of sin (1989), Across from midnight (1997) eta Respect yourself (2002) lanak nabarmendu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu